Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2010ko Ekaina | 17. Zenbakia


Hasiera   |   Gaiak   |   Behatokia   |   Tresnak   |   Sarean   |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA 

Behatokiaren Irudiak Etxe-esparruan indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko baliabideak, 2010

2005etik urtero egiten den bezala, Genero Indarkeriaren Behatokiak, Bizkaian, 2010ean datuak biltzeko egindako prozesutik ateratako ondorioak aurkezten ditu, honako mapa hau zehatz ezagutzea lortzeko: botere publikoek, etxe-esparruko indarkeriari aurre egiteko, biktima diren emakumeen eta haien ardurapean dauden senideen eskura jartzen dituzten baliabideen diseinua jasotzen duena.

Urtero aztertzen da zer egoeratan dauden baliabide hauek: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa, familiako esku-hartze espezializatua, harrera eta familia-elkargunea. Azterketa sakon hori hauen arteko bitartekaritza-lanari esker egiten da: toki-entitateetako funtsezko informatzaileak, Udaleko Harreman Sareko kideak eta Behatokia, EUDELek eta Behatokiak berak parte hartzeko egindako gonbidapena jaso ondoren.

Datuen ustiapena lagungarria da toki-entitate bakoitzean dauden berdintasun-baliabideak zabaltzeko –berdintasun-alorra, berdintasun-plana, indarkeriaren aurkako plana, berdintasun-eragilea, berdintasun-kontseilua, indarkeriaren aurkako tokiko ekintza-protokolo koordinatua eta Udala Berdinsareko kide izatea–, bai eta biktima diren emakumeei laguntzeko baliabide espezializatuak zabaltzeko ere: harrera, aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa, familiako esku-hartze espezializatua eta familia-elkargunea.

Baliabideen irekiera, erabilera, finkapen eta itxierari buruzko informazioa beren tokietan eta mankomunitateetan gizarte-zerbitzuen, berdintasun-eragileen eta gizarte-laneko eragileen arteko koordinazioan ardura duten profesionalek ematen dute, eta informazio hori, gero, beste fase batera pasatzen da; hau da, modu egokian eramaten da Behatokiak sortu eta bere web-orriaren bidez zabaltzen dituen dokumentuetara, honako hauetara hain zuzen ere: “Laguntza juridikoa eta psikologikoa emateko, familian esku-hartze espezializatua izateko eta Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeriaren biktima diren emakumeak hartzeko baliabideak: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-, udal- eta mankomunitate-baliabideak (2010)”; “Bizkaiko Lurralde Historikoko etxe-esparruko emakumeen aurkako indarkeria”; urteroko memoria; eta tresna hauek: Bizkaiko Lurralde Historikoko emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko baliabideen atlasa, genero-indarkeriaren esparruko baliabideen mapa eta kudeatzaile dokumentala.

Bestalde, datuen ustiapena lagungarria da toki-entitate bakoitzean dauden berdintasun-baliabideak zabaltzeko –berdintasun-alorra, berdintasun-plana, indarkeriaren aurkako plana, berdintasun-eragilea, berdintasun-kontseilua, indarkeriaren aurkako tokiko ekintza-protokolo koordinatua eta Udala Berdinsareko kide izatea–, bai eta biktima diren emakumeei laguntzeko baliabide espezializatuak zabaltzeko ere: harrera, aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa, familiako esku-hartze espezializatua eta familia-elkargunea.

2010eko berdintasun-baliabideak
1. grafikoan ikus daitekeen bezala, biztanleriari dagokionez hazkunde txiki bat izan da baliabide espezializatuen estalduran, 2009. urtearekin alderatuz; hain zuzen, bereziki nabarmena izan da indarkeriaren aurkako jarduera-protokoloetan izandako igoera.

2010eko berdintasun-baliabideak

2010eko baliabide espezializatuak
Zenbait datu udalerrien arabera zehaztuz, Laguntza Psikologikoari dagokionez azpimarratu behar da 2009ko abenduan baliogabetu egin zutela Urduñan indarrean zen programa. Harrerari dagokionez, Amorebieta-Etxanon pisu bat ireki dutela nabarmendu behar da; aldiz, Abanto-Zierbena eta Portugalete udalerrietan beste bi harrera-etxe funtzionamenduan jartzea aurreikusi arren, bi udalerri horietako jarduera oraindik ez da hasi.

2010eko dokumentuan, gauza berri bat da azpimarragarria: Bizkaian dauden deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneko Programei buruzko informazioa jasota dago.

2010. urteari dagokion dokumentuan berrikuntza bat azpimarratu behar da, epaileak aginduta Bizkaian gauzatzen diren Familia Elkarguneko Programei dagokien informazioa bertan sartu baita. Informazioa sartze hori justifikatuta dago; izan ere, baliabide horren funtsezko funtzioetako bat da lokal bat prestatzea, behar bezala hornituta eta hainbat diziplinatan jarduten duten langile espezializatuekin, tratu txarren biktima diren eta seme-alabak ardurapean dituzten emakumeen osotasuna babesteko. Emakume horiek, gainera, babes-agindu bat izango dute, erasotzailea urruntzeko neurria ezartzen duena; aldi berean, adingabeak ikusteko erregimen bat zehaztuko zaio azken horri. Azken urteetan, handituz joan da familia-elkarguneetan kasu horien eskaera eta, horrenbestez, baita kasu horiei eman beharreko laguntza ere; zehazki, lagundutako kasu guztien %50 bat dira. Hori dela-eta, beharrezko jo da baliabide espezializatu hori beheko taulan sartzea. Bizkaian, egun, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Portugaleteko Udalak 2002. urte amaieran inauguratu zituztenez gain, Barakaldoko Udalak 2009ko abenduan eta Enkarterriko Udalen Mankomunitateak 2010eko otsailean abian jarri zituztenak ere aipatu behar dira, bakoitza bere baliabideekin.

Baliabide Espezializatuak Dituzten Erakundeak 2010


Igo
Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.