Izan gaitezen gai: generoaren eta desgaitasunaren zeharkakotasunerako proposamena, Euskadin
Gutxitasun Fisikoa duten Bizkaiko Pertsonen Federazio Koordinatzaileko (FEKOOR) Berdintasunaren Emakume Batzordeak txosten hau argitaratu zuen 2008ko azaroan: Izan gaitezen gai: generoaren eta desgaitasunaren zeharkakotasunerako proposamena, Euskadin. Txosten hori landuko dugu oraingoan, aldizkari honen ardatza, hain zuzen, generoaren eta desgaitasunaren aurkako indarkeria baita.
FEKOOReko Berdintasunaren Emakume Batzordea 2002an sortu zen, “Lan-batzorde berezi gisa eta autonomia funtzionala duena, haren eskumen espezifikoko gaiei dagokienez; autonomia horrek biltzen ditu proposamenak egiteko, eta programak, jarduerak eta ikerketak abian jartzeko gaitasunak, betiere emakumeei buruzkoak eta aukera-berdintasuna sustatzekoak badira, bai eta batzordearen eskuduntzari urtero egokitutako aurrekontu-saila kudeatzekoa bada ere” (FEKOORen Estatutuetako 24. artikulua). Batzorde horrek hainbat zeregin ditu; besteak beste, desgaitasunak dituzten emakumeen interesei eta eskakizunei buruzko azterketa- eta ikerketa-lanak egitea.
|
Egileek hainbat ekintza zehaztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Sail hauetan banatutako 31 programatan: Kultura Saila, Hezkuntza Saila, Lan Saila, Gizarteratze Saila, Osasun Saila eta, Hirigintza, Garraio publiko eta Ingurumen Saila. Ekintza horien helburua da zeharkako bi ikuspegi hauek barneratzea: generoa eta desgaitasuna. Bi gai horiek lau ardatzetan banatu dira: Mainstreaming, Jabekuntza, Adiskidetzea eta elkarren erantzukizuna, eta, azkenik, Emakumeen kontrako indarkeria.
|
Horrenbestez, funtzio horiek betetzeko eta desgaitasunak dituzten emakume nahiz neskatoek jasaten dituzten era askotako diskriminazioei erantzuteko, hemen adierazitako dokumentua idatzi da; dokumentu hori desgaitasunaren ikuspuntua indarrean dauden berdintasun-planetan bildutako esparruetan sartzeko beharretik sortu da. Ondorioz, EAEko autonomia-eremuan generoaren eta desgaitasunaren zeharkakotasunerako proposamen hori egin da, eta helburu hauxe du: beharrezko jarduerak sartzea sei ekintza-esparru hauetan: Kultura, Hezkuntza, Lana, Gizarteratzea, Osasuna, eta Hirigintza, Garraio publikoa eta Ingurumena.
Testu horretan, egileek hainbat ekintza zehaztu dituzte, lehen aipatutako sei sailetan banatutako 31 programatan. Ekintza horien helburua da zeharkako bi ikuspegi hauek barneratzea: generoa eta desgaitasuna. Bi gai horiek lau ardatzetan banatu dira: Mainstreaming, Jabekuntza, Adiskidetzea eta elkarren erantzukizuna, eta azkenik, emakumeen kontrako indarkeria.
Emakumeen kontrako indarkeria ardatza
Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko kapituluan, sei programa zehaztu dira; ekintza-esparru bakoitzeko bat. Taula honetan laburbildu ditugu:
Kultura Sailerako proposatutako programan –gizarteko eta kulturako zenbait alorretan sexismoa errotik kentzeko programan–, hainbat ekintza proposatzen dira hedabideetan eta publizitatean emakume desgaituei buruzko irudia aztertzeko; ekintza horiek alde batera uzten dute pertsona horiei buruz erakusten den irudia, alegia, ahulak, besteak baino gutxiago edo mendekoak direla adierazten duena.
Hezkuntza Sailerako hitzartutako programan –emakumeen kontrako indarkeriaren prebentziorako eta bitartekotzarako programan–, hainbat jarduera proposatu dira: besteak beste, eskoletan eta familiartean, desgaitasunak dituzten neska gazteen kontrako indarkeriari buruzko ikerketak egitea; indarkeriaren inguruan, hezkuntza-arloko langileen prestakuntza; eta aniztasuna eta desberdintasuna errespetatzeko arauak zabaltzea.
|
Kultura Sailerako proposatutako programan ––gizarteko eta kulturako zenbait alorretan sexismoa errotik kentzeko programan––, hainbat ekintza proposatzen dira hedabideetan eta publizitatean emakume desgaituei buruzko irudia aztertzeko; eta, aldi berean, alde batera uzten dute pertsona horiei buruz erakusten den irudia, alegia, ahulak, besteak baino gutxiago edo mendekoak direla adierazten duena.
|
Lan Sailean, lanean sexu-jazarpenari aurre hartzeko eta errotik kentzeko programaren bitartez, hainbat ikerketatan, estatistikatan eta abarretan, arauak eman dira desgaitasun-aldagaia bereizteko; azterketak egin dira desgaitasunak dituzten emakumeen kontrako jazarpenaren ezaugarri bereziei buruz; prestakuntza eskaini da indarkeria mota horri eta laneko ikuskatzailetzak egindako diskriminazioari buruz; eta abar.
Gizarteratze Sailean, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen prebentzioa eta laguntza hobetzeko programan bildu dira honako ekintza hauek: desgaitasunak dituzten emakumeak desinstituzionalizatzeko ekintzak, bizileku-zentroetan indarkeriazko jokabideak prebenitzeko, antzemateko eta zigortzeko ekintzak, eta genero-indarkeriaren jarrera gisa lesioak, abusuak, zabarkeria, abandonatzea, utzikeria eta abar estandarizatzea.
Osasun Sailari dagokionez, indarkeria jasan duten emakumeentzako laguntza fisiko zein psikologikorako programak zenbait jarduera azpimarratzen ditu, medikuek, erizainek, laguntzaileek eta abarrek desgaitasunak dituzten emakumeen kontrako indarkeria-jokabideak antzemateko eta eragozteko.
Azkenik, Hirigintza, Garraio publiko eta Ingurumen Sailerako, hainbat ikerketa adostu dira; besteak beste, leku publikoetan desgaitasuna duten emakumeek jasandako indarkeriari buruzkoak, herriko eremu arriskutsuei buruzkoak eta irisgarritasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzeko ikerketak. Gainera, etxeko indarkeria jasan duten emakumeei etxebizitzak bermatzeko ahalegina egingo da. Neurri horiek guztiak emakumeen segurtasuna eta segurtasun-sentsazioa hobetzeko programan ezarrita daude.
Agiria ikusteko:
Izan gaitezen gai: generoaren eta desgaitasunaren zeharkakotasunerako proposamena, Euskadi
|