Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2010ko Ekaina | 17. Zenbakia


Hasiera   |   Gaiak   |   Behatokia   |   Tresnak   |   Sarean   |   Kontuan hartu

 SAREAN 

Sarearen Irudiak Gizarte Zerbitzuetako profesionalek eta udalerriko erakundeetan jarduten duten berdintasun-teknikariek beren ikuspuntua adierazi dute Bizkaiko lurralde historikoan ezarritako zerbitzuen egoerari eta genero-indarkeriaren kontrako esperientzia eraginkorrei buruz.

Begoña Fernándezek, Ermuko Udaleko berdintasun-teknikaria, BIGB Buletinari bere ikuspuntua adierazten dio.

Kontuan hartuta berdintasun-teknikari gisa izandako esperientzia, ezagutzen dituzun zer ekintza azpimarratuko zenituzke, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean eraginkorrak izan direnak?
Lehenik eta behin, prebentzioaren arloan garatutakoak nabarmenduko nituzke; beraz, hezkuntza-esparruan egindako lana funtsezkoa dela iruditzen zait; neska, mutil eta gazteentzako berdintasun-programa espezifikoak egiten ditugu. Nabarmendu nahi nuke programa horiek emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako programa espezifikoak izan behar dutela. Gaur egun, ahalegin handiak egiten dituzten zenbait elkarte eta erakundek alor horretan, baliabide material eta giza baliabide asko erabiltzen dituzte, hemen eta han hainbat programa interesgarri garatzen eta ebaluatzen dituzte. Hezkuntza-zentro horiek guztiak bateratu beharko lirateke eta, modu horretan, berehala nabarmenduko lirateke ahalegin horren ondorioak.

Bestalde, hainbat ekintza azpimarratu nahi ditut, senarren edo bikoteen eskutik indarkeria jasan duten emakumeei laguntzekoak. Ildo horretatik, emakume horien jabekuntza-esperientziak oso eraginkorrak eta interesgarriak direla uste dut.

Problematika horri buruzko laguntzaren zer esparrutan uste duzu komeni dela erakunde publikoen ahalegina areagotzea, eskubide-urratze horren kontra egiteko?
Erantzuna erraza da: baliabideak eta koordinazioa.

Ezinbestekoa da giza baliabide espezializatuak izatea; hau da, pertsona sentikorrak eta prestatuak, problematika horrekin zerikusia duten arlo guztietan: osasuna, gizartea, zuzenbidea, polizia...

Horrez gainera, baliabide materialak eta zerbitzuak izan behar dira problematika horri erantzuteko, kontuan hartuta indarkeria jasaten duten emakumeen aniztasuna (eta haien era askotako egoerak). Tamalez, zerbitzu horiek orokorregiak dira.

Azkenik, koordinazioari dagokionez, konpondu gabeko arazoa da.

Igo
Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.