Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2007ko Abendua | 7. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA


Imagen de Temas 2007ko berdintasunerako baliabideak: Berdintasun arloak

Etxeko indarkeria jasan dituzten emakumeei laguntzeko gizarte zerbitzuetako jarduerei buruzko 2007ko datuak biltzeko prozesuak balantze baikorra dakar, Bizkaian funtzionatzen ari diren berdintasunerako baliabideen aurrerakuntza dela eta: arloa, plana, eragilea, kontseilua, protokoloa eta Berdinsareari atxikita egotea. Emaitza honako taula honetan ikus dezakegu:

UDALERRIA
Berdintasun arloa
Plana
Eragilea
Kontseilua
Protokoloa
Berdinsarea
TOTAL
36
40
31
15
23
26
 
% 32,15
% 35,72
% 27,68
% 13,40
% 20,54
%23,22

Berdintasun arloak dira emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna kudeatzeko toki administrazioek sortutako udal egiturak; funtsezko zerbitzutzat jotzen dira, eta udalerri bakoitzean berdintasunerako politikak aplikatzen direla bermatzen dute, hainbat bitarteko baliatuta: programak, jarduerak, berariazko zerbitzuak (laguntza psikologikoa, lege aholkularitza eta harrerako baliabideak, etxeko tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzat), eta beste hainbat tresna, hala nola berdintasun planak, genero indarkeriaren aurkako programak, jarduna koordinatuko protokoloak, araudiak, eta abar. Halakoak aldian behin balioztatzen dira, abian jartzean izandako gabeziak aurkitzeko, egituraren eraginkortasuna etengabe hobetze aldera.

Egitura horiei izena ematerakoan, ez da beti berdin jokatu (Emakumearen Zerbitzua, Emakumearen Arloa edo Berdintasunerako Arloa), eta oso sarritan udaleko beste sail batzuen barruan sortzen dira —Gizarte Zerbitzuen edo Gizarte Ongizateko Sailean, Kultura Sailean, baita Ingurumen Sailean ere—, eta gero haietatik banantzen.

Udalerriaren tamainak eragina du halako egiturak abian jartzerakoan, eta desabantailan gertatzen dira, demografiaren edo lurraldearen aldetik, txikiagoak diren herrietako udalek. Espezializazio maila apalagoa dutenez, baliabideen arteko koordinaziorik ezari, aurrekontuko zuzkidura eskasari, langile gabeziari edo arduraldi defizitari loturiko zailtasunak izaten dituzte, eta horrek jarraitutasunik eza dakar berekin berdintasun politikak abian jartzean.

Mota horretako unitateak sortzeari buruzko lehen berriak 1980. urtearen bukaerakoak dira; hain zuzen, Bilbo eta Ermua izan ziren udalerri aurrendariak hango emakumeei lehentasun eta eskariei erantzuna emateko sorturiko sail bat irekitzen. 1985etik 2001era bitartean, Bizkaiko udalek 18 arlo berezi ezarri zituzten emakumeei laguntza emateko, eta 2002-2006 laurtekoan, beste 18 gehitu zitzaizkion: hazkunde hori 2001era arte izandakoa halako lau zen, eta haren eragilea izan zen Etxeko Tratu Txarrak eta Sexu Erasoak jasaten dituzten Emakumeei Laguntza Hobea Emateko Erakunde arteko Hitzarmena, 2001eko urrian izenpetua eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatu eta koordinatua.

Goranzko joera hori areagotu egin da azken urtean, eta eta hamar arlo berri eratu dira udalerri hauetan: Zornotzan, Arrigorriagan, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Lekeition, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen; oraingoan, hazkunde horren arrazoia izan da aldeko lege esparrua egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea (2005ko otsailaren 18koa) indarrean sartu zen eta. Lege horren honako hau ezartzen du berariaz Foru eta toki administrazioak izeneko 10. artikuluan (II. Kapituluko —Euskal herri administrazioen arteko erakunde antolaketa eta koordinazioa— I. Atala —Berdintasunerako erakundeak—):

1.-Foru eta toki administrazioek, bakoitzak antolatzeko dituen eskumenen eremuan, beren egiturak egokitu behar dituzte, halako moduz non administrazio bakoitzak emakumeen eta gizonen berdintasun politikak bultzatu, programatu, balioztatu, eta haiei buruzko aholkuak ematen jardungo duen erakunde, organo edo administrazio unitate bat izango baitu, gutxienez, dagokion jarduera eremuan.

Se preguntaba acerca de una serie de cuestiones matrices: identificación de la naturaleza administrativa de la entidad consultada (ayuntamiento o mancomunidad); existencia de recursos sociales y de igualdad; habilitación de recursos especializados de Asesoramiento jurídico, Atención psicológica, Acogimiento, junto a otros que las entidades consideraran reseñables

Atal berean, legeak berdintasunerako arloen funtzionamenduari dagozkion eginkizunak banan-banan ematen ditu:

  • Berdintasunaren alorrean programak eta plangintzak diseinatzea, bai eta haiei dagozkien jarraipen eta balioztapen mekanismoak ere.
  • Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
  • Toki Administrazioaren (kasu honetan) politika, programa eta ekintza guztietan genero ikuspegia txertatzeko sustapen lana bultzatzea, maila guztietan eta fase guztietan.
  • Gainerako udal sailei nahiz Udal Administrazioaren mendeko gainerako erakunde eta organoei emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz aholkularitza ematea, eta haiekin lankidetzan aritzea.
  • Bakoitzari dagokion lurralde eremuko herritarrentzat sentiberatze jarduerak egitea emakumeen eta gizonen desberdintasun egoeraz, bereizkeria anizkoitzeko egoerak aintzat hartuta.
  • Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte eskubideak izango dituztela bermatzeko programak eta zerbitzuak proiektatzea.
  • Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntzeko gizarte baliabide eta zerbitzuak sortu eta egokitzea.
  • Udalerrian gertatzen diren bereizkeria egoerei antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak sustatzea.
  • Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak ezartzea eta lankidetzarako bideak irekitzea, baldin eta erakundeon eginkizunetako bat bada emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erdiestea.
  • Bakoitzaren administrazioko langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan dituzten prestakuntza beharrizanak diagnostikatzea, gero prestakuntza emateko proposamenak taxutzeko.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde eta organismoekin, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin bereziki, elkarrizketa harremana izatea.

Berdintasunerako Arloa duten udalerrien zerrenda, 2007ko urrian:

UDALERRIA
UDALERRIA
Abadiñoko Udala
 
Gorlizko Udala
Abanto y Ciérvanako Udala
Güeñesko Udala
Amorebietako Udala
Leioako Udala
Arrigorriagako Udala
Lekeitioko Udala
Balmasedako Udala
Lemoizko Udala
Barakaldoko Udala
Mallabiako Udala
Barrikako Udala
 
Mungiako Udala
Basauriko Udala
Muskizko Udala
Berangoko Udala
Ondarroako Udala
Berrizko Udala
 
Ortuellako Udala
Bilboko Udala
Plentziako Udala
Durangoko Udala
Portugaleteko Udala
Elorrioko Udala
Santurtziko Udala
Ermuako Udala
Sopelanako Udala
Galdakoko Udala
Ugao-Miraballesko Udala
Gernika-Lumoko Udala
Urdulizko Udala
Getxoko Udala
Zallako Udala
Gordexolako Udala
Zierbenako Udala
GUZTIRA: 36

Igo

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.

Hizkuntzak