Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Buletina BGIB
2008ko Martxoa | 8. Zenbakia

 

  Zenbaki honetan…  
       
  + Aurkezpena  
  + Gaiak  
  + Behatokia  
  + Tresnak  
  + Kontuan hartu  
     

 

Icono de Emailovgb.bgib@bizkaia.net

Ugasko bidea, 3,
2. solairua
(Plaza eraikina)
48014 Bilbo


Aurkezpena

Erakundeetan eta haietan lan egiten duten pertsonen artean ikusten da sendoagoa dela genero indarkeria, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen adierazpenik larriena, errotik kentzeko asmoa. Sendotasun horren isla da tresna juridikoak zorrotz erabiltzea, herritarrentzat abian jarritako zerbitzuak etengabe hobetu eta zabaltzea, eta plangintzei ekitean eta programa eta proiektu osoagoak taxutzean sakon gogoeta egitea. Hain zuzen, handik ekimen berritzaileak sortzen dira, pixkanaka baina etengabe herritarrengan barneratuz joan daitezen helburuarekin, gure gizartea nozitzen dituen demokrazia defizitak murriztea azken xedea delarik.

“Gaiak” atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari Íñigo Iturrate Ibarrak buletinari eman dion elkarrizketan eskaintzen dugu. Kargu berria hartuta, berdintasunaren eta, beraz, herritarren eskubideen aldeko bere engaiamendu politikoa berretsi du. Hainbat gai izan dira hizpide elkarrizketa horretan, hala nola hedabideek genero indarkeria salatzean duten zeregina, esparru pribatuan botereaz egiten den interpretazio okerra, eta botere hori gehiegikeriaz baliatzearen ondorioak, edo berdintasunerako plangintza berria ardurapean duen zuzendaritza nagusi berrian.

Berdintasun arloen jatorriari eta haien garapen eta hazkundeari buruzko ohar batzuk emanez, eta dagozkien eginkizunak banan-banan zehaztuz, “Behatokia” atalak hasiera eman dio Bizkaiko udalerri eta mankomunitateetan funtzionatzen ari diren baliabideen inguruko artikulu sail bati: plana, eragilea, kontseilua, protokoloa eta Berdinsareari atxikita egotea dira hurrengo zenbakietan aztertuko diren alderdiak.

“Tresnak” atalean, EAEko erakundeen erantzuna emakumeen kontrako etxeko tratu txarren aurka gizarte zerbitzuen alorrean, 2006: Sarbidea: Emakumeen kontrako etxeko tratu txarren arloko gizarte zerbitzuen ebaluazioa argitalpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak argitaratua, azaltzen da. Han, gogoeta egiteko nahiz ekiteko prozesuak abian jartzea proposatzen da, erakunde horrek emandako gomendioekin bat, gizarte zerbitzuak hobetzearren, EAEko hiru probintzietan tratu txarren aurrean ematen den laguntzari dagokionez.

Zenbakia ixten, “Kontuan hartu” atalak hiru gertaeraren berri ematen du. Batetik, Deustu-San Ignazioko Moduluak antolatutako jardunaldia da lehen gertarera, “Tejiendo bienestar puntada a puntada. La intervención psicológica con mujeres malqueridas y maltratadas”; beste alde batetik, SARE 2007 biltzarra dugu, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatua, “Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza” goiburuarekin; eta azkenik, Bilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailak eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, gazteen eta indarkeriazko ezkongai-harremanen inguruan antolatutako jardunaldiak. Horrez gain, Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiak egin duen lehen urteko txostenaren berri ere ematen da.

Subir
 


GAIAK

Elkarrizketa: Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari Iñigo Iturrate Ibarra.

Gaiaren irudiaÍñigo Iturrate Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko funtzionario, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari ordea izan zen 1995etik 2003ra bitartean, eta Eusko Alderdi Jeltzalearen bozeramaile izendatu zuten…


BEHATOKIA

2007ko berdintasunerako baliabideak: Berdintasun arloak.

Behatokiaren irudiaEtxeko indarkeria jasan dituzten emakumeei laguntzeko gizarte zerbitzuetako jarduerei buruzko 2007ko datuak biltzeko prozesuak balantze baikorra dakar…

(+) Irakurri artikulu guztia


TRESNAK
Emakumeen kontrako etxeko tratu txarren arloko gizarte zerbitzuen ebaluazioa.

Tresnako irudiaIazko irailean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak EAEko erakundeen erantzuna emakumeen kontrako etxeko tratu txarren aurka gizarte zerbitzuen alorrean, 2006…


KONTUAN HARTU


Kontuan hatrtuko irudia • DEUSTU-SAN IGNAZIOKO MODULUA: “Tejiendo bienestar puntada a puntada. La intervención psicológica con mujeres malqueridas y maltratadas”.
• EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA: SARE 2007, “Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza”.
• BERDINSAREA BILBOKO UDALA: “Gazteak eta indarkeriako ezkongai harremanak” jardunaldiak.
• EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ESTATUKO BEHATOKIAK: Lehen urteko txostena.


Igo

Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.