Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2008ko Martxoa | 8. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 KONTUAN HARTU

Gertaerak:

DEUSTU-SAN IGNAZIOKO MODULUA: “Tejiendo bienestar puntada a puntada. La intervención psicológica con mujeres malqueridas y maltratadas” jardunaldia.

DefensoríaEusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak lagundu egin zuen “Tejiendo bienestar puntada a puntada. La intervención psicológica con mujeres malqueridas y maltratadas” jardunaldia antolatzen. Jardunaldia urriaren 18an egin zen, BBK aretoan, Bilboko Elkano kalean, Deustu-San Ignazioko Modulu Psikosozialeko Emakumeei Laguntzeko Zerbitzuaren ekimenez.

Etxe eremuan emakumeek jasaten duten indarkeriaren kontra diharduten profesionalentzat (hezitzaileak, psikologoak eta gizarte-langileak) antolatuta zegoen, eta honako txostengile hauek izan ziren jardunaldian: Norma Vázquez García, Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioko (FEAP) psikoterapeuta, eta genero indarkerian aditu; Itziar Cantera, Sojo, soziologo eta psikologo kliniko, eta Bilboko Grupo Psicoterapia Analítica deritzoneko kide eta Deustu-San Ignazioko Moduluko Emakumearen Zerbitzuko laguntza psikologikoko arduradun; eta Mariela Michelena, psikoanalista eta Madrileko Elkarte Psikoanalitikoko kide.

Esku-hartze psikologikoaren ikuspuntutik, eragindako emakumeekin (bikotekide idealak emango zien maitasunetik zoriontasun eta autorrealizazio maila gorena espero zuten emakumeak) eginiko lanaren ondorio, txostengileek adierazi zuten baliabide horrek eragin onuragarria zuela, buruestimua berreratzeko eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko.
 

Informazio gehiago:

Deustu-San Ignazioko Modulu Psikosozialeko Emakumeei Laguntzeko Zerbitzua
Aoiz Plaza, z.g.
48015 Bilbo
Tfnoa.: 94 475 94 72
Faxa: 94 475 31 20
Eposta: servimujer@telefonica.net

Subir

Gertaerak:

EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA: SARE 2007, “Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza”

DefensoríaDonostiako Kursaal Jauregian egin zen, azaroaren 5ean eta 6an, “Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza” biltzarra, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatua.

Nazioarteko sinposio honen xedea izan zen aztertzea kulturan maskulinotasun ikur gisa ikusten diren estereotipoek emakumeen eta gizonen eguneroko bizitzan duten eragina. Sinposioak bosgarren urtea egin du aurten, 2003an lehena egin zenetik, “Zaintzea kostatzen da: zainketaren kostuak eta onurak”.

Gizon izateak dituen kostuak eta maskulinotasunaren arriskuak, gizonak eta zainketa egoerak, diruaren kudeaketa, agresibitatea eta nagusitasuna, gizonak berdintasunaren aurrean... ditugu biltzarrean landu ziren gaiak, soziologiaren, psikologiaren, kirolaren, antropologiaren, medikuntzaren, ekonomiaren eta zuzenbidearen arloko ospe handiko adituen eskutik.

 

Informazio gehiago: http://www.sare-emakunde.com

Subir

Gertaerak:

BERDINSAREA BILBOKO UDALA: “Gazteak eta indarkeriako ezkongai harremanak” jardunaldiak

DefensoríaBilboko Udaleko Emakume eta Garapenerako Lankidetzako Sailak eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, gazteen eta indarkeriazko ezkongai-harremanen inguruko mintegia antolatu zuten azaroaren 15ean eta 16an.

Bilbo bizi diren 17 urtetik 20 urtera bitarteko gazteak, batetik, eta edo nerabezaroaren arloan edo emakumearen aurkako indarkeriaren arloan ziharduten profesionalak, bestetik, izan ziren jardunaldi horietan parte hartu zuten kolektiboak. Bigarren egunean, honako hitzaldi hauek eman ziren, besteak beste: “Genero indarkeria emakume gazteengan”, emakumeen aurkako tratu txarrak ikertzeko batzordeko psikologo Sonia Vaccaroren eskutik; “Indarkeriazko ezkongai harremanak eta genero indarkeria: alderdi juridikoak”, Marta Dolado legelariaren eskutik; eta “Euskadiko udaletatik garatutako estrategiak”, Norma Vázquezek azaldua.
  Informazio gehiago: http://www.bilbao.net

Subir

Documentuak:

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ESTATUKO BEHATOKIAK: Lehen urteko txostena

DefensoríaEmakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokia eratu zenetik urtebete igarota, eta Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoan (2004ko abenduaren 28koa) jasotako xedapenarekin bat, hau da, urtero indarkeriaren bilakaerari eta biktimak gerizatzeko abian jarritako babes neurrien egokitasunari buruzko txosten bat egiteko, neurrion eraginkortasunak areagotzeko proposamenak barne, betekizuna betez, ekainaren 28an urteko lehen txostena zabaldu zen.

Agiri horretan egiaztatzen da salaketek izan duten berebiziko gehikuntza, % 70 2002. urtetik 2006. urtera bitartean, gizartea sentiberatzeko lanaren nahiz biktimei laguntza eta babes emateko zerbitzuen hobetzearen ondorioz. Era berean, agirian gomendioak ematen dira genero indarkeriaz sentiberatzeko eta hari aurrea hartzeko Plan Nazionalean (2007-2008) eta premiazko neurrien katalogoan onartutako neurriak.

Txostenaren bukaeran lau proposamen egiten dira, erakundeak berak eginak: Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiaren datu basea sortzea, adierazle adostuak oinarri hartuta; prestakuntza eta espezializazioa; neurriak koordinatu eta haien jarraipena eta balioztapena egitea, hobetzeko eta babes sistemaren jarraitutasuna bermatuko duten guztientzako jarduera irizpideak hartzeko; eta sentiberatzea eta prebentzioa, hezkuntzaren, osasun zerbitzuen, eta lantokien arloan, bai eta gizarte segurantzan, justizian, epaitegietako medikuntzan, gizarte laguntza integralean eta hedabide eta publizitatean ere.
  Informazio gehiago: http://www.observatorioviolencia.org

Subir

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.