saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK HITZARMEN BI SINATU DITU EHU-REKIN MARKETIN ETA ENPRESA KUDEAKETA ARLOAN PROFESIONALAK PRESTATZEKO

Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 22a 10:15

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Hitzarmenak Unibertsitateko Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutuarekin sinatuko dira Marketin Masterra eta Enpresen Kudeaketako Masterra egiteko; hitzarmen bietarako 61.500 euro jarriko da.

Gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin master bi egiteko lankidetza-hitzarmen bi sinatzea: Marketin Masterra eta Enpresen Kudeaketako Masterra.

Master biak Bizkaiko enpresetako merkataritza arloan edo enpresa kudeaketan lan egiten duten profesionalei zuzenduta daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak EHUren Enpresari Aplikatutako Ekonomiaren Institutuarekin sinatuko ditu hitzarmenak, eta 61.500 euroko laguntza emango du bi hitzarmenetarako.

Lehenengo hitzarmenak 36.000 euroko laguntza jasoko du eta haren bidez Enpresen Kudeaketako Masterra abiaraziko da. Master horren helburua da Bizkaiko enpresetan kudeaketa-lanak egiten dituzten pertsonei enpresa arloko prestakuntza ematea.

Bigarren hitzarmenaren bidez, 25.500 euroko laguntza emango zaio EHUri Marketin Masterra egiteko, eta helburua da Bizkaiko enpresetako merkataritza arloan lan egiten duten pertsonek marketin arloko ezagutzetan sakontzea.

Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatuko diren lankidetza-hitzarmen biak Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa arloko plan berrien barruan daude, hain zuzen ere, Bizkaiko enpresak modernizatzeko eta giza baliabideak merkatuaren eskakizun berrietara egokitzeko planetan

 
 
Aldundiaren logotipoa