saltatu edukira
Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Harremana

 
 

Hemen zaude:

Harremana

Bizkaiko Tutoretza Erakundea

Zuzenbide pribatuko herri izakia da, irabazi asmorik gabea, berariazko nortasun juridikoa eta gaitasun juridiko osoa duena, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari iratxikia dagoena.
Erakundearen zeregin nagusiak ondoko hauek dira: egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten eta legez ezindutzat jotzen diren adinekoen tutoretza eta kuradoretza egikaritzea, baldin eta epai-agintaritza eskudunak horrela egiteko agintzen badu, bai eta ezintasun-prozesuaren menpe dauden pertsonei epai-babesa ematea edota epai-agintaritzak ustez babesik gabe dauden pertsonak defendatzeko ezartzen dituen bestelako zeregin guztiak burutzea ere.
Xede horiez gain, Zuzenbide Pribatuko Herri Izakia den Tutoretza-Erakunde honi dagokio tutoretzapeko helduak integratu eta normalizatzeko ekintza oro bultzatu eta gauzatzea, eta bai pertsona horien eta Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabeen errentak eta ondareak kudeatzea ere.

Webgunea bisitatu

Helbidea:
 Alameda Rekalde 18, 3º
Posta kodea:
 48009
Herria:
 Bilbao
Telefonoa:
 946 083 740
Faxa:
 946 083 679
 
Aldundiaren logotipoa