Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:
Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.
Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait web gune ez dira erabilerrazak, gehienbat web gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.net-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua.
Zehazkiago, www.bizkaia.net web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.
www.bizkaia.net web gunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.
www.bizkaia.net web guneak AENOR-en Weben Irisgarritasunaren ziurtagiria lortu zuen eta gaur egun indarrean mantentzen du UNE 139803:2004, “Aplikazio informatikoa ezintasunak dituzten pertsonentzat. Webeko edukietara iristeko beharkizunak” betetzen direla egiaztatzeko seihilero egiten diren ikuskapen teknikoen bidez eta baita AENOR-ek egiten dituen webeko irisgarritasuna kudeatzeko ustezko auditoretzen bidez ere:
Hurrengo ikonoak dakartzaten www.bizkaia.net web guneko orri guztiek betetzen dituzte diseinu erabilerrazaren gaineko jarraibideak edo printzipio orokorrak, A Bikoitza maila, W3C:-ko WAI Lan-taldeak ezarriak



W3C-k Kaskadako Estilo Orriei buruz emandako gomendioaren arabera egin da ikusizko diseinua, 2. maila (CSS2).
Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako tresnak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke web gunearen edukia.
2007ko maiatzaren 3tik hona garaturiko www.bizkaia.net-eko orri guztiak A eta A Bikoitza mailetara igaro dira, eta formatuaren arabera, teknologiak ahalbidetzen dien erabilerraztasunaren inguruko ezaugarriak dituzte artxiboek.
Orrialde batzuetan agiriak/artxiboak ager daitezke (berbarako, PDF formatuan, Word formatuan eta abar), eta bai ezin atzi daitezkeen multimedia arloko edukiak ere; hala ere, horien guztien egokitzapena lantzen ari gara:
2007/05/03aren aurreko edukiak historikotzat jotzen dira eta baliteke eskura ez izatea. Baldin eta zuk behar duzun agiri edo edukiren bat eskura ez badago, jo ezazu, arren, guregana kontsulta, kexa, iradokizun eta komunikazioei buruzko formularioaren bidez. Eduki horien bertsio berriek A eta A bikoitza deritzen mailei dagozkien eskuragarritasun-beharkizunak beteko dituzte.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia