saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Jarduteko Irizpideak

Informazioa

Haurra ahuspez, haurra parkean jolasten, haurra amarekin

Administrazioaren ekintza babesleak beti izango dira adin txikikoaren interes gorenaren menpe eta irizpide hauek beteko ditu:

  • Prebentziozko ekintzak bultzatzea, adin txikikoa ez dadin arriskuan edo babesik gabe egon.
  • Adin txikikoa bere familiaren giroan egotea, bere interesen aurka ez bada.
    Egoera dela-eta familiatik banandu behar badu, familiaren inguruko aukerak bilatzea.
  • Adin txikikoa familiara berriro eramateko joera izango duten ekintzak sustatzea, egokia bere onurarako denean.

Foru Aldundiak gizartean sinergia sortzen duen Gizarte Zerbitzuen inguruko proiektu bat ari da garatzen; gainera, gizartea eta ekonomiaren arloen arteko beharrezko oreka lortzen du. Adin txikikoen bizi-kalitatearen hobekuntza ezinbesteko helburua da Sail horrentzat, zerbitzu eta prestazio hobeak sortzeari eta era guztietako bazterketa soziala pairatzen duten sektoreen bizi-baldintzak normalizatzeari arreta berezia emanez eta gizarteratze politikak bultzatuz.

Aukera berdintasuna sustatzea eta bereizketa eta bazterketaren aurkako borroka oinarri sendoak dira babesik gabeko adin txikikoen eskubideak betetzeko, bazterketa gero eta handiagoa baita diru-sarrera gutxi dagoenean, hezkuntza egokia ez denean, osasuna eta etxebizitzaren egoera txarrak direnean eta beste oztopo sozial batzuek gizarte, kultura, osasun eta hezkuntzan parte hartzea zailtzen dutenean.

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa