saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Baliabideak

Informazioa

Familia bateratua paperean eginda, haurraren eskua loreari eutsiz, eta haurra albora begirahelduaren besoa

Ekintza babesleak gauzatzeko, gizarte baliabide edo tresna batzuk izan behar dira beharrizanei erantzuteko eta babesik gabe dauden edo egoteko arriskuan dauden umeen eskubideak eta ongizatea bermatuko duten neurri babesgarriak aplikatzea ahalbidetzeko.

Adierazi ditugun arazoak eta ekintzak gauzatzeko aukerak kontuan hartuta, esku-hartzeko maila hauen arabera sailkatu daitezke baliabideak:

  • Adin txikikoari bere inguruan laguntzen diotenak, bere familiatik eta girotik aldendu barik, bizi den inguruan eta arazoak gertatzen diren lekuan aritzen direnak.
  • Familia biologikoarengandik aldentzea eta familiaren arloko neurri alternatiboak erabiltzea dakartenak, umea bere ingurutik aldi baterako edo behin betiko atera eta familia alternatiboa eskaintzen diotenak, bere garapena egoera normalizatuan gertatu dadin.
  • Bere familiarengandik aldendu eta zentroetan sartzea dakartenak, umea kalte edo arrisku handiagotik babesteko eta hori sortzen duen egoera konpontzen den bitartean. Neurri hori aldi baterakoa izateko eta umea bere berezko girora berriro eramateko ahalegina egiten da beti.
 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa