saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ikuskaritza eta Kontrola

Informazioa

NORTZUK GARA?

Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak bi Atal dauzka, eta atal horiek funtzio hauek dituzte:

  • Ikuskapen Atalak gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak ikuskatu eta ebaluatzen ditu.
  • Kontrol Atalak funtzio hauek ditu:
    • gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroak baimendu, erregistratu eta hologatzea.
    • gizarte-zerbitzuetarako bideratutako baliabideen azken helburua betetzen dela kontrolatzea, eta
    • zehazpen-espendienteak izapidetzea

Eta berean, Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuan Erabiltzailearentzako Arreta Unitatearen egiten da. Unitate horrek 64/2004 Dekretuak Bizkaiko Foru Aldundiari ematen dizkion eskumenak gauzatzen diru. Dekertu horrek onartu egiten ditu EAEko gizarte-zerbitzuen erabiltzaile eta profesionales eskubide eta beteharrak jasotzen dituen gutuna eta iradokizun eta kexen erregimena.

ZEIN DA GURE MISIOA?

Gure misioa da:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen arloan diharduten erakunde, zerbitzu eta zentroek legean ezarri zaizkien baldintzak beteko dituztela bermatzea.
  • Egiten dituzten zerbitzuak etenik gabe hobetzen laguntzea.
  • Zerbitzua ematea gizarte-zerbitzuetako erakunde, zerbitzu eta zentroei, horien erabiltzaile eta familiei, Gizarte Ekintza Sailari, herri erakundeei gizarte-zerbitzu, osasun eta hezkuntza alorrean, eta gizarteari oro har.
  • Sailak ematen dituen gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak errespetatzen direla bermetzea.

ZELAN EGITEN DUGU?

  • Jarduketa hauek direla bide: baimena, erregistroa, ikuskapena, ebaluazioa, kontrola eta, inoiz, zehapena.
  • Indarreko legeak betez eta betearaziz; bizkortasun, gardentasun, berdintasun eta eraginkortasun printzipioei jarraituz.
  • Beste herri erakunde eta toki administrazio batzuekin elkarlanean jardunez, ekintzak eraginkortasunez koordinatzeko.
  • Pertsonen Sailaren gizarte-zerbitzuen funtzionamenduan parte-hartzeko bidea ezarriz, kexa eta iradokizunen bidez.
  • Zerbitzu egiten diegun interes-taldeen eta zerbitzuan parte hartzen duten pertsonen parte-hartze aktiboa bilatuz.

Agiriak aurkezteko Gizarte Ekintza sailako erregistroak

  • Nikolas Alkorta 4 zk.
  • Ugasko bidea 3 bis- 2.solairua
  • Lersundi 14 zk.

BFAko erregistro orokorra:

Diputazio kalea, 7, beheko solairua, 48009 Bilbo (Foru Liburutegiko beirazko eraikina, Aldundiko Jauregiaren atzealdea). Sarbidea: Moyuako metroa, Aldundirako irteera

 
 

e-mailez bidali

 
 
 
 

Gehiago jakin nahi baduzu

Gizarte zerbitzuak

 
Aldundiaren logotipoa