ZER DA LAGUNTZAREN ETIKA?
GATAZKA MORAL bat duen gizakiaren DUINTASUNA errespetatzeko MODURIK EGOKIENA bilatzeko prozedura da.
OINARRIAK
-
Gizakiak DUINTASUNA du eta horrek ez du preziorik; beraz, gizaki guztiek begirune eta errespetu berarekin tratatuak izateko eskubidea dute.
-
Laguntza-harremanaren helburua pertsonei bere bizitza-proiektua gauzatzeko laguntza ematea da eta horretarako erantzukizun morala eta/edo “gorentasun” harremana behar da.
ZER DA LAGUNTZAREN ETIKA BATZORDEA?
-
Kontsulta-batzorde bat; horren egintzak ez dira lotesleak
-
Diziplina anitzeko pertsonek osatutako taldea:
-
Laguntzaren kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu dutenak.
-
Laguntzaren etikan prestatuta daudenak.
-
Beraien jarduketetan autonomia dutenak.
-
Deliberazio moralaren bidez:
-
Egoera zehatzetan dauden arazo etikoei buruzko aholkuak ematen dituztelarik.
-
Laguntza gauzatzeko jarduketetarako protokoloak egiten laguntzen dutelarik.
-
Laguntzaren etikaren arloko prestakuntzan parte hartzen dutelarik.
HARTZAILEAK
Laguntzaren etika batzordeak honako hauei ematen die zerbitzua:
-
Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei.
-
Erabiltzaileen senide edo ordezkariei.
-
Profesionalei.
-
Gizarte zerbitzuetako arduradun eta kudeatzaileei.
BIZKAIKO GIZARTEAN ESKU HARTZEKO ETIKA BATZORDEA
-
Abenduaren 27ko 232/2006 Foru Dekretuaren bidez sortua.
-
2007ko ekainaren 12ko 12907/07 Foru Aginduaren bidez izendatua.
-
Organikoki Umeen, Emakumeen eta Pertsona Ezinduen Zuzendaritza Nagusiaren menpe dago.
Harremanetan jartzeko
Helbidea: Ugasko kalea 3, 2ª planta. 48014 Bilbao.
Helbide elektronikoa: etika.batzordea@bizkaia.net
Tfnoa: 94-608-3590.