Arbitraje Batzordea Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo foru aldundien eta edozein autonomia-erkidegotako administrazioaren artean zerga-arloan sortzen diren auziak eztabaidatzeko eta ebazteko organo bat da. Hona hartzen dituen gaiak:
- a.1) Zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioa. ("Lotura-puntua" kontzeptua Ekonomia Itunean erabiltzen da hauek erabakitzeko: zer araudi -estatukoa ala forukoa- aplikatu behar den eta zein administraziori esleitzen zaion errendimendua edo eskumena itundutako zerga jakin bat ordainarazteko).
- a.2) Administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehaztea, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean. (Ekonomia Itunak ezartzen du zeini ordaindu behar dizkion zergak enpresak: administrazio bati bakarrik edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegoari eta beste bat Estatuko Administrazioari. Bigarren kasua izatekotan, Itunak arauak ezartzen ditu lurralde bakoitzean zorraren zer portzentaje sartu behar den finkatzeko).
- b) Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan Ekonomia-Ituna interpretatzea eta aplikatzea.
- c) Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak.