saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

III. Munduko Jendea Jaialdia

Informazioa

Hirugarren urtez jarraian, Munduko Jendeak Jaialdia izango da, irailaren 14tik 20ra bitarteko astean. Jaialdia kulturartekotasunaren jai handia da Euskadin, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute, 71 elkarterekin batera.

Sentsibilizatze sozialeko proiektu bat da, eta kultur ezagutza eta euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diren etorkinen elkarteen arteko elkarrekintza sustatzea du helburu. Horrelako topalekuak sortzearen bitartez, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragin nahi da, bai eta kulturen arteko bizikidetza eraikitzen lagundu ere. Astean zehar, zenbait ekitaldi sozio-kultural egin dira, eta, larunbat eta igandean, herritar guztiei zabaldutako jai handi bat egongo da Bilboko Areatzan.

Bizkaia jai handi honetarako egoitza aukeratzea ez da kasualitatea; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan, etorkinen tasa altuena Bizkaian dago.

Argibide gehiago atzitu.

 
 

e-mailez bidali

 

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

Egitaraua (2632 Kb.)


Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.

 
 
 
 

 
Aldundiaren logotipoa