Hemen zaude:
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrenaren ospatzen den aurrez aldeko hilean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza nagusiaren bidez, eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuarekin batera, Giza Eskubideen Foro hau aurkeztu du. Foro honek lortu nahi duen helburua giza eskubideen kultura herritarren artean sustatzea da, Zuzendaritzak lantzen dituen zenbait gai jendearenganatuz, esaterako, aniztasunarekiko errespetua, eskubideen unibertsaltasuna eta aukera berdintasuna.
Horretarako hainbat saio prestatu dira gaur egunean pil-pilean dauden gai horietan sakontzeko zein elkarrekiko hausnarketa eta eztabaida gunea sortzeko asmoz. Saioak jende guztiarentzat zabalik eta azaroko asteazken guztietan egingo dira.
Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoa (Hurtado Amezaga, 6 zk.)
Ordua: 19:30.
Eguna: 2009ko azaroaren 4a.
Hizlariak: Patricia Bezunartea, Fundación Pluralismo y Convivencia (Madril), Oscar Vizarraga, Kale Dor Kayiko (Bilbo).
Eguna: 2009ko azaroaren 11a.
Hizlariak: Angeles Espinosa, Giza Eskubideen Institutua- Valentziako Unibertsitatea (Valentzia), Javier Galparsoro, CEAR - Euskadi (Bilbo).
Eguna: 2009ko azaroaren 18a.
Hizlariak: Raquel Irigoyen, Instituto Internacional de Derecho y Sociedad (Lima), Mikel Berraondo, IPES Elkarteko Giza Eskubideen Gelaren Zuzendaria (Iruñea).
Eguna: 2009ko azaroaren 25a.
Hizlariak: Norma Vazquez, Sortzen Kontsultariaren Zuzendaria (Mexiko- Bilbao), Maria Silvestre, Emakunde (Euskadi).
Abisua
Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.
Erantsitako fitxategiak:
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia