Hemen zaude:
Transkripzioaren data egun honi dagokio: 2012/05/16
Maiatzaren 13tik 18ra, 22:00etatik 6:00etara, by-pass bat jarriko da AP-8 autobidean, Bilborako galtzadan, Iurreta eta Berrizko Okango auzoaren artean. Ondorioz, trafiko guztia Donostiarako galtzadan zehar ibiliko da, noranzko bietan.
Akordioaren arabera Turkish Airlines konpainiaren hegazkinetan eta aireportuetako VIPentzako aretoetan BI2 marka sustatzeko materiala jartzeko guneak egongo dira. Turkiako hegazkin-konpainia honekin lankidetzan aritzeak aukera asko sortuko ditu batez ere Asian eta Ozeanian. Konpainia maiatzaren 28an hasiko da lanean Bilbon: lau hegaldi egongo dira Estanbulera.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako foru diputatua eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren presidentea den Miren Josune Ariztondok 2012ko urriaren 18an hasiko den BOS-eko 2012-2013 denboraldiko nobedadeak aurkeztu ditu. Ariztondorekin batera, Ibon Aranbarri BOSeko zuzendari nagusia eta Günter Neuhold, BOSeko zuzendari artistikoa egon dira. Prezioak mantendu egin dira.
Izena emateko epea amaituta, guztira, 133.350 bizkaitarrek parte hartuko dute Kopako finalerako 100 sarrera erosteko eskubideen zozketan. Athletic Clubek Bizkaiko Foru Aldundiari emandako sarrerak dira. Eskubideak notario aurreko zozketa bidez adjudikatuko dira; zozketa maiatzaren 15ean izango da, 12:00etan, eta www.bizkaia.net web orrian jarraitu ahal izango da.
Turismo produktuen merkaturatzearen nondik norakoak gaia aztertu dute Aldundiak Expovacaciones azokan antolatutako Jardunaldi Teknikoetan. Hitzaldietan sektoreko 70 profesional bildu dira. Horrez gain, Bilbao-Bizkaia standak eskaintza zabala aurkeztu du azokan: produktuak dastatzeko saioak, karaoke eta globoflexia saioak, surf simulagailuak…
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ogasun eta Finantza Sailek protokolo bat ezarri dute Nekazaritzako Ustiapenen Erregistroan titulartasun partekatuarekin izena ematea errazagoa izateko. Senar-emazte eta izatezko bikote baserritarrek euren bizibidea elkarrekin kudeatzeko aukera berria da. Honi esker emakumeek landa munduan dituzten eskubideak aitortzen dira.
Helburua: Aldundiaren 59/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, "Pedro M. Unanue" Bilbo Bizkaia XIV. Nazioarteko Kantu Lehiaketaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/03tik 2012/10/19ra arte
Helburua: Etxeko hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezartzeko diru-laguntzak
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/13tik 2012/10/01ra arte
Helburua: Bikaintasun zentroetan egindako ikerkuntza proiektuetarako diru-laguntza programa
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/01tik 2012/05/31ra arte
2001 Errenta Kanpaina eta Ondare Aitorpena
Maiatzaren 2tik ekainaren 29ra
Bizkaiarentzat, zuretzat
Renta 2011, Declaración de Renta y Patrimonio
Del 2 de mayo al 29 de junio
Para tí, para Bizkaia
M. Josune Ariztondo Kulturako diputatuak BizkaIdatz Sariak banatu ditu Foru Liburutegian. Elene Etxaniz, euskarazko atalean, eta Eva Vidal, gaztelaniazkoan, izan dira irabazleak. Parte-hartzaileek (guztira, 47) bukaera eman diote bi idazlek hasitako narrazioei. Katixa Agirre eta Álex Oviedo izan dira lanak hasi dituztenak, 4. edizio honetan. Lehiaketaren helburua da bizkaitarren irudimena eta literatur arloan sormena lantzea.
2011ko martxoan inauguratutako frontoia, Miribillako auzo bilbotarrean dago. Edukiera gehien duen frontoi laburra da, izan ere 3.000 pertsonentzako lekua du. Kristalezko errebotea, beltz koloreko paretak, harrizko frontis eta zorua eta instalazio erantsi bikainak ditu. Berrikuntza gisa, lehen aldiz Bizkaia Txapelketa antolatu da 5 ½ ko modalitatean binakako esku-pilotan. Informazio gehiago: www.bziakaiafrontoia.com
Kulturako foru diputatuak BOS-eko 2012-2013 denboraldia aurkeztu du. Programazioa 2012ko urriaren 18an hasi eta 2013ko ekainaren 7an amaituko da. 17 kontzertu Bilbon, euretako 10 ganbera denboraldikoak, eta beste 7 hainbat herritan. Bakarlariak errezitalean eta BOSekin eta kontzertu bereziak hasieran, inauterietan eta amaieran. Miren Josune Ariztondok azpimarratu du ez dela prezio igoerarik izango.
Bilbao-Bizkaiak Lurraldeko turismo eskaintza bultzatuko du Expovacaciones 2012 azokan. Standean hainbat jarduera antolatu dira: globoflexia, karaoke, produktuak dastatzeko saioak… Horrez gain, erakusketa bat dago Athletic Club taldearen argazki eta kamisetekin. Surf simulagailuak jarri dira eta fotokroma bat ere badago, argazkiak atera ahal izateko. Azokaren barruan, Aldundiak Bilbo-Bizkaia II Jardunaldi Teknikoak abiarazi ditu.
| Eguraldia : | Hodeitsua | ![]() |
Euritsua | ![]() |
Zati baten hodeitsua | ![]() |
Eguzkitsua | ![]() |
Aldagarria | ![]() |
Elurra | ![]() |
|---|
| Eguna | Eguraldiaren iragarpena | Gutxieneko tenperatura | Gehienezko tenperatura | Tenperaturak |
|---|---|---|---|---|
| Gaur | ![]() |
9 | 23 | ![]() |
| Bihar | ![]() |
9 | 19 | ![]() |
| Eguraldiaren iragarpena | Gutxieneko tenperatura | Gehienezko tenperatura | |
|---|---|---|---|
| Enkarterriak | ![]() |
9 | 17 |
| Bilbo Handia | ![]() |
11 | 19 |
| Durangaldea | ![]() |
10 | 19 |
| Lea-Artibai | ![]() |
10 | 18 |
Omako Basoa da Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetariko bat. Land Art korrontearen adierazpena da eta Urdaibaiko biosferaren erreserban dago. Baso margotuan, figurak sortu eta eraldatzen dira bisitari bakoitzaren imajinazioari esker. Audio-gida eta seinu-gida bidezko bisita gidatuak egiten dira. Informazio gehiago www.bizkaia.net/oma edo 944 651 657 telefonoan.
Bizkaiko trafikoaren egoerari buruzko informazioa helbide honetan begira dezakezu: Bizkaimove.