saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK IV. BIZKAIDATZ SARIAK BANATU DITU

Astelehena, 2012(e)ko Apirilaren 23a 19:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Aurtengo sariak Elene Etxaniz Agirre eta Eva Vidal Alvarezentzat izan dira, hurrenez hurren, euskarazko eta gaztelaniazko ataletan.

Elene Etxaniz,euskarazko sariaren irabazlea, Josune Ariztondo eta Gonzalo Olabarria.

Irudien galeria

Ikusi irudia osorik: Miren Josune Ariztondo eta Gonzalo Olabarria

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen den egunean banatu dira IV.Bizkaidatz edizioko sariak. Elene Etxaniz Agirre izan da sariduna euskarazko atalean, "Uxiaren tesia" lanarekin, eta Eva Vidal Alvarez gaztelaniazko atalean, "La diosa" lanari esker.

M. Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak zuzendu du bizkaitarren irudimena lantzeko asmoz, Kultura Sailak urtero plazaratzen duen lehiaketa honen aurtengo edizioko sariak banatzeko ekitaldia. Lehiaketan, parte-hartzaileek Alex Oviedo eta Katixa Agirre idazleek gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren, hasitako narrazioei bukaera eman behar zioten.

Sari banaketa ekitaldian, M.Josune Ariztondok sarituak zoriontzeaz gain, azpimarratu du, “Foru Aldundiko Kultura Sailaren apustua tinkoa da jarduera-esparru honetan. Literatur arloan sormena eta zaletasuna bultzatzeko sortu genuen kultur ekimen honekin, aurten beste urrats bat gehiago eman eta sendotzen dogu”.

Aurten Bizkaidatzen laugarren edizioa ospatu da eta guztira 47 parte hartzaile izan dira. 8 euskarazko istorioan eta 39 gaztelaniazkoan, eta hauetatik, 25 emakumezko eta 22 gizonezko izan dira beraien lanak aurkeztu dituztenak.

Bizkaidatz Sarien laugarren edizioan banatuko diren sariak hauek dira: 1.500 euro irabazlearentzat, 500 euro bigarren parte-hartzaile irudimentsuenarentzat eta akzezit bat. Gainera, Saritu diren lanak, argitaratu egingo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Bizkaidatz “Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da” IV. sariaren deialdia egiteko orduan izan duen helburu nagusia hauxe da: batetik, bizkaitarren irudimena eta sormena bultzatzea eta, bestetik, bi egun berezi gogorarazi eta ospatzea: Liburutegiaren Nazioarteko Eguna (urriaren 24an), saria aurkeztu zen eguna, eta Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23an). Sarian hamasei urtetik gorakoek hartu zezaketen parte, bi idazlek –aurten Alex Oviedo bilbotarrak eta Katixa Agirre gasteiztarrak­ proposatutako istorioak jarraituz.

Euskarazko lanen atalean, honako hauek izan dira gainerako saridunak: Jose Maria Pérez Pérez, “Sasi guztien gainetik” lanarekin, eta finalista moduan Oskar Azkona Garcia sailkatu da, “Uxiaren tesia” lanarekin. Gaztelaniaz, berriz, bigarren saria Francisco Javier Diez Carmonarentzat da, “Zaida” lanari esker, eta finalista Yolanda Maurelo Escudero da, “Dicen que se sirve frío…” lanarekin.

Katixa Agirre, Angel Erro eta Yurre Ugartek osatu dute euskarazko epaimahaia; gaztelaniazkoa, berriz, Elena Sierra, Pedro Ugarte eta Oscar Alonsok. Hurrengo edizioan Goizalde Landabaso, euskaraz, eta Juan Carlos Marqueze, gaztelaniaz, izango dira narrazioei hasiera emango dieten idazleak.

Álex Oviedo

Bilbon jaio zen, 1968. urtean. Kazetari eta diseinugile grafikoa da. Bilbao udal aldizkariko “Pérgola” kultur gehigarrian artikuluak idazten ditu. 2007. urtetik www.escritoresvascos.com literatur bloga idazten du. “Hektorren agenda” (2001), “El unicornio azul” (2005) eta “Las hermanas Alba” (2009) eleberriak argitaratu ditu. Laster, “El sueño de los hipopótamos” izenburuko kontaketa laburren liburukia argitaratuko du.

Katixa Agirre

Gasteizen jaio zen, 1981ean; Ikus-entzunezko Komunikazioko doktorea da. Bi ipuin-liburu idatzi ditu: “Sua falta zaigu” (2007) eta “Habitat” (2009). Komunikabide ugaritan hartu du parte (ikus-entzunezkoetan zein idatzietan), eta sari asko jaso ditu bere lanbide-karreran (besteak beste, poesia arloko Ernestina de Champourcín saria eta Igartza gazteentzako beka. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren ikertzailea da Londreseko Unibertsitatean.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa