saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BISITAK BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ZAHARBERRITZE ETA KONTSERBAZIO ATALERA

Ostirala, 2012(e)ko Maiatzaren 18a 15:51

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Ondare Aretoan Partenon. Atenaren egoitza erakusketa dagoela eta, BFAko Kultura Ondarearen zaharberritze eta kontserbazio atalak erakusketa horren protagonista diren igeltsuzko pieza gehienetan esku hartu du, eta zaharberritu egin ditu: erliebeak eta mukulu biribileko eskultura. Pieza guztiak Bilboko Artelan Berreginen Museoaren bildumakoak dira.

Erakusketarekin bat eginda, eta egiten duen lana ezagutzera emateko, zaharberritze atalak bere ateak zabaldu dizkio jendeari. Maiatzeko astelehenetan, bisitariak in situ ezagutu ahal izango ditu erakusketa horretako piezetan egindako esku-hartzea eta gaur egun zaharberritzen ari diren era askotako beste obrak batzuk ere.

Bisita-tailerren eta bisita gidatuen zerbitzu honetan parte hartzeko hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, 944067737 telefonoan edo ondare.aretoa@bizkaia.net helbidean.

 
 
Aldundiaren logotipoa