saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

MENDENTASUN MAILAREN BAT DUTEN 33.400 PERTSONA LAGUNDU ZITUEN BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 2010EAN

Asteazkena, 2011(e)ko Martxoaren 16a 12:20

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Honako zerbitzu hauek eman ziren: adinekoentzako eta desgaituentzako egoitzetako eta eguneko zentroetako plazak, egoitza sozio-sanitarioak, okupazio zentroak, telelaguntzak, familia barruko zaintzetarako laguntza ekonomikoak eta laguntza-produktuetarako diru-laguntzak.

2010eko abenduaren 31n, adinekoentzako 146 egoitza zeuden Bizkaian, guztira 9.780 plaza, aurreko urtean baino 280 gehiago. Egoitzen sare publiko forala Aldundiaren zentroek eta Bizkaiko udalekin itundutako eta hitzartutako zentroek osatzen dute eta, iaz, 5.379 pertsona hartu zituzten, guztira, aurreko urtean baino 500 gehiago. Pertsona hauei egoitza pribatu batean plaza hartzeko laguntza ekonomikoa jaso zuten 459 pertsona gehitu behar zaizkie. Eguneko zentroetan 1.103 adineko hartu ziren; egoitza sozio-sanitarioetan, 467; 12.360 herritarrek telelaguntza zerbitzua erabili zuten, eta 8.746k familia barruko zaintzetarako laguntza ekonomikoa jaso zuten. Azken hau da azken urtean gehien hazi den prestazioa. 2010ean zehar, 3.112 herritarri onartu zitzaien, lehenengo aldiz, Mendetasun Legeko laguntza hau jasotzeko eskubidea.

Desgaitasunen bat duten pertsonei dagokienez, Aldundiaren egoitza publikoak eta Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlanean aritzen diren irabaziak lortzeko asmorik gabeko erakundeen egoitzak kontuan hartuta, 2010eko abenduan, 1.175 plaza zeuden desgaitasunen bat duten pertsonentzat, 55 egoitza eta etxebizitzatan, eta babestutako pisuen sarean. Duela urte bat baino 72 plaza gehiago. Eguneko zentroetan 947 desgaitu hartu ziren eta okupazio zentroetan 1.287.

Mendetasuna ebaluatzeko eskaerei dagokienez, 2010ean 10.000 eskaera berri jaso ziren, eta ebaluazioa berrikusteko 4.500 eskaera.

 

Erantsitako fitxategiak:

 
 
Aldundiaren logotipoa