Hemen zaude:
Asteartea, 2010(e)ko Urriaren 26a 18:00
Edizio berriak 2008an izandakoa baino parte-hartze handiagoa izango du eta 30 herrialde ezberdinetako 152 artista inskribatu dira
Lehiakideen herena baino gehiago Hego Koreatik dator, eta, espezialitateetan, sopranoak eta baritonoak dira nagusi, 75 eta 26 lehiakiderekin, hurrenez hurren
Abisua
Bilaketa azken 2 hiletako prentsaurrekoetan egingo da. Aurreragokoetan bilatzeko, bidali mezu elektronikoa helbide honetara: bizkaimedia@bizkaia.net
Bizkaiko Aldundiko Kulturako diputatu Josune Ariztondok, Asociación Cultural Amigos del Concurso Internacional de Canto de Bilbao elkarteko presidente Maria Luisa Bernay eta lehiaketako zuzendari artistikoa den Santos Ariño ondoan dituela, Bilboko Nazioarteko XIII. Kantu Lehiaketa aurkeztuko du bihar, urriak 27 (asteazkena), 11:00etan, Aldundiko prentsa aretoan (Diputazio kalea 7, behea). Lehiaketa hori azaroaren 1tik 6ra bitartean egingo da.
Kantu lirikoaren biurteko topaketa honen edizio berria Bilboko Arriaga Antzokian gauzatuko da. Lehiaketan, espezialitateko pertsona ospetsuek osatutako nazioarteko epaimahai baten aurrean, 30 herrialdetako 152 artistek haien errepertorioko obrarik onenak eskainiko dituzte, bel canto-ren mundu gogor honetan bidea egiten hasteko.
Lotuta dauden prentsa oharrak:
Baldin bideoa bistaratzeko RealPlayer programa ez baduzu, lotura honetatik jaits dezakezu.