Hemen zaude:
Asteazkena, 2011(e)ko Martxoaren 9a 12:00
Bizkaierarentzat beren-beregi sortutako atari berri honetan, idatziz zein ahozko testigantzak jasoko dira.
Proiektua Aldundiaren eta Labayru Institutuaren ekimen bateratua da.
Abisua
Bilaketa azken 2 hiletako prentsaurrekoetan egingo da. Aurreragokoetan bilatzeko, bidali mezu elektronikoa helbide honetara: bizkaimedia@bizkaia.net
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Adolfo Arejita Labayru Institutuko zuzendariak eta Igone Etxebarria institutu horretako proiektuen zuzendariak www.bizkaiera.biz bizkaieraren atari berria aurkeztuko dute bihar, hilak 10 (osteguna), 11:00etan, Aldundiaren prentsa-aretoan (Diputazio kalea, 7/beheko solairua).
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Institutuak —bizkaiera beren-beregi lantzen duen erakunde bakarra— batera sustatu duten proiektu berri honek honako helburu hauek ditu, besteak beste: bizkaiera teknologia berrietara eramatea, bizkaieraren izaera indartzea, eta haren ezagupena hobetzea euskalki hori erabiltzen duten biztanle askoren artean.
Lotuta dauden prentsa oharrak:
Baldin bideoa bistaratzeko RealPlayer programa ez baduzu, lotura honetatik jaits dezakezu.