Hemen zaude:
Igandea, 2011(e)ko Martxoaren 13a 12:00
Gazteen Ikusmuga sortako bigarren argitalpenak lurraldeko gazteen lan eta prestakuntza egoera aztertzen ditu, giza kapital horren eta enpresa-sarearen arteko harremanak ahalbidetzeko.
Koadernoa bi ardatz nagusitan dago antolatuta: prestakuntza eta lan-egoera; Bizkaiko gazteei buruzko datu estatistiko ugari jaso ditu eta horrek langabezian egoteko arrisku handiena duten taldeentzako politikak garatzeko aukera emango du.
Abisua
Bilaketa azken 2 hiletako prentsaurrekoetan egingo da. Aurreragokoetan bilatzeko, bidali mezu elektronikoa helbide honetara: bizkaimedia@bizkaia.net
Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatu Josune Ariztondok eta Ekonomi Sustapeneko diputatu Iñaki Hidalgok Gazteen Ikusmugakoadernoaren bigarren zenbakia aurkeztuko dute datorren astelehenean (martxoaren 14a), 11:30ean, Foru Jauregiko prentsa aretoan (Diputazio kalea 7, behea). “Estudios sobre la laboralidad y emprendizaje a jóvenes/Gazteen lan-egoerari eta berezko lanari buruzko azterlana” da koaderno horren izenburua.
Lan hau Aldundiak arlo honetan editatu duen bigarrena da eta 82 orrialde ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Bizkaiko 18 eta 30 urte bitarteko gazteei buruzko datu ugari ematen ditu: gazte horien prestakuntza-maila, motibazioa, prestakuntzaren erabilgarritasuna, lan arloko lehentasunak, gazteen enpleguaren ezaugarriak, autoenplegua, besteak beste. Koadernoan agertzen diren datuak beste ekarpen bat dira gazteriaren emantzipazioa eta gizarteratzea bultzatzeko Aldundiak Lurralde Historikoan sustatzen dituen jarduera-ildoak garatzeko.
Aldundiak “Gazteen Ikusmuga 2010” izenburua zuen gazteei buruzko lehen azterlan orokorra aurkeztu zuen iazko udan. Lehenengo txosten hori izenburu berrien abiapuntu izan da, Bizkaiko gazteen errealitatea ezagutu nahi duten pertsona edo erakundeentzat.
Lotuta dauden prentsa oharrak:
Baldin bideoa bistaratzeko RealPlayer programa ez baduzu, lotura honetatik jaits dezakezu.