saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 
 

Museoa

Informazioa

Ikatza biltzeko eremua

El Pobal izenekora hurbiltzen den bisitariak hiru esparruz gozatzeko aukera izango du, hauek lotura estua dutela: alde batetik, burdinolaren eraikina osatzen duten aretoak, berau multzoaren eraikuntza nagusia izanik; bestaldetik, irin-errotaren gela, guztiz hornituta eta jarduteko moduan dagoena eta, azkenik, Salazar sendiaren jauregi-etxea izan zenak ordezkatzen duen egoitzazko izaeraren lekukotza, honek gotiko berantiarreko estiloa du eta XVI. mendeko aurreneko urteetan ere eraiki zuten olagizonen bizilekutzat.

Multzo hau ogitarako bi labek, berriki zaharberritu dituztenek, eta Barbaduneko urak gainditzen dituen XVII. mendeko zubi zaharrak osatzen dute.

Jauregiak Museoaren harrera-gela hartzen du batetik, eta gero, lehen solairuan errotaritzari buruzko erakusketa dago.

Errotaren ekipamendu mekanikoak osoki berreraiki dituzte XVII. mendeko jatorrizko ur-gordailu, estolda eta hustubidea oinarri hartuta, eta Enkarterrietako eskualdeko eredu tipikoa birsortu dute.

Burdinola nabe nagusi baten inguruan egituratuta dago, honek enboloen gela –urtzeko labeari airea emateko mekanismoa, indusketa arkeologikoek berreskuratu dutena-, eta mazoaren gela, honek harrigarriki tresna baliotsu hau oraindik baduela, ingude eta zoruan erdi lurperatuta dagoen minerala murrizteko labeaz gain, hartzen ditu.

Burdinola

Tailerrera zabalik dagoen esparru txikia, hau ''jauntzoile'', izenarekin ezagutzen da eta XVIII. mendeko bulegoa da, bertan gastatzen zituzten ikatz eta burdinako mineralaren kopuruak jasotzen zituzten eta aldian-aldian olagizonei ematen zizkieten soldatak prestatzen zituzten.

Nabe honetara zeharka, atxikitako lau estantzia daude: bere garaian prestatutako produktuen biltegitzat erabiltzen zituzten bi esparru, egun burdinolen industriaren erakusketa bilakatuta, ikaztegien gunea, eta XIX. mendeko sutegia, lau labeko sua eta garaiko tresnak dituena, biak suhesi sendo batek banatuta egonik. Azken bi espazio hauek bere jatorrizko eginkizunak egiazkotasun handiz erakusten dituzte.

El Pobal kanpora ere zabaltzen den museoa ere bada, eta lorategiak dituen eremu zabal eta eder batean, ura hartzeko sistema edo urtegia, berau Barbadun ibaiaren ibilguaren gainean altxatuta, eta emaria dike honetatik gordailu edo ateaitzin biraino garraiatzen duen 300 metroko ubidea: bata errotaren ondoan, berau hornitzeko, eta bestea, burdinolara atxikita, azken honek mazoaren gurpil nagusia eta enboloen gurpil txikiagoari eragiteko ura biltzen du.

El Pobaleko burdinola museo gisa inauguratu zen, erabat zaharberritu ondoren, 2004ko ekainaren 17an. 2006ko azaroan, LivCon Awards sariketan (Txinako Hangzhou-n) 3. saria eta urrezko saria jaso zituen, ondare gisa berreskuratzeagatik eta ingurumenerako proiektu bideragarri izateagatik.

 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia