saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

17/05/2012

 Automobilismoa. Hamar talde bizkaitar arituko dira Kantabriako Rallyean.

Orotara, 93 taldek parte hartuko dute heldu den asteburuan, maiatzaren 18an eta 19an, lehiatuko den Kantabriako Nazioarteko Rallyean, eta horien artean, hamar talde bizkaitar izango dira.

Gorka Antxustegi, Suzuki Swift S1600 auto batekin, eta Xabier Lujua, Mitsubishi EVO X auto bat gidatzen, kategoria nazionalaren barruan lehiatuko dira.

Bestalde, Xabat Arrate eta Xabat Urresti, Citroen Saxo VTS batekin; Iñaki Cancelo eta Joseba Aristegui, Citroen C2 GT batekin; Iñaki Barredo eta Joseba Larrinaga, Ford Escort MK I batekin; Jose Luis eta Iván Delgado, Seat Ibiza batekin; Damian Sainz, Renault Clio batekin; Ibai Isasi eta Ander Ginea, Peugeot 206 batekin: eta Felix Marticorena, Citroen Saxo VTS batekin, maila autonomikoan lehiatuko dira. Azkenik, Ibai Aguirre eta Aitor Saizar, Ford Escort MK I auto bat gidatzen, Regularidad Sport kategorian arituko dira.

BIZKAIKO AUTOMOBILISMO FEDERAZIOA

 
 

<< itzuli

 

 
Aldundiaren logotipoa