21/05/2012
Bizkaia. Bidegorri berri bat eraiki da Orconerako trenbide zaharraren gainean.
Bidegorri berria Orconerako meatze-trenbide zaharraren gainetik doa, Ortuellatik Trapagaranera, eta 3.700 metroko luzera du.
Obraren barruan oinezkoentzako eta bizikletarientzako ibilbide bat egin, da meatze-trenbide zaharraren zabaldegia aprobetxatuta. Oinezkoek erabiltzeko sekzioak 2,5 metroko zabalera du, eta ziklistenak, 3 metrokoa.
Zoruak bi kolore ditu, oinezkoentzako zatia eta ziklistentzako zatia identifikatzeko eta bereizteko. Horrez gainera, lau atsedenleku eraiki dira bidegorrian zehar, eta harana ikusteko begiratoki ere dira.
Bidegorriari lotutako instalazioak osatzeko, bide mota honi dagokion seinaleztapena jarri da eta aparkalekuak prestatu dira Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko ordainlekura iristeko bidearen ondoan.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
EL CORREO
DEIA