24/05/2012
Bizkaia. Kirolari ateak zabalik jardunaldiak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak, "kirolari ateak zabalik" Kirol jaia antolatzen du, Bizkaiko Lurralde Historikoko udal batzuekin batera. Jardunaldia, datorren ekainaren 2an eta 3an ospatuko da, Bizkaiko udalerri ezberdinetan.
Jaiak jolas-izaera dauka, eta herritar guztiek parte har dezakete; izan ere, jarduerak parte-hartzaileen maila fisikoaren arabera egokituta daude (ezintasuna duten pertsonak, adinekoak, familiak helduak, eskola-umeak, eta abar).
Kirol jaiak jarduera fisikoa parte hartzen duten udalerrietako kirol instalazio, plaza, kale eta bestelako espazioetara darama, non mota guztietako jarduerak egiten batira.
Kirola integratzeko eta hezteko tresna da, erreminta osasungarria eta pizgarria.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA