28/05/2012
Duatloia. Txikienek bere duatloia izango dute ekainaren 3an, Getxon.
Heldu den igandean, ekainaren 3an, kirolari txikienek hartuko dute Fadurako belodromoa (Getxo). Izan ere, haur, kimu eta benjamin kategorietako haurren artean kirol hau sustatze aldera, Getxoko Duatloi Txikiaren bigarren edizioa antolatu du Getxo Triatloi Taldeak.
Horrela izanik, probak hiru kategoria izango ditu: kimuak (11-12 urte), zeintzuek goizeko 10.15etan hasita 2.750 metroko zirkuitua osatu beharko duten: haur kategoriakoek (13-14 urte), goizeko 11.15etatik aurrera 5.500 metroko zirkuitu bati aurre eginez: eta azkenik, benjaminak (9-10 urte) zeintzuen ibilbidea 1.375 metrokoa izango den. Era berean, 9 urtetik berakoek ere txapelketa txiki batean hartzeko aukera izango dute.
DEIA
GETXO TRIATLOI TALDEA