Genero Politiketarako arloa, 2000. urtean sortua, Aukera Berdintasunerako eta Genero Politiketarako Unitatea izenarekin, Ahaldun Nagusiaren Kabinetearen (lehen Lehendakaritza Saila) menpe dago, organikoki, eta bere xedea Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak sustatu, programatu, horien inguruko aholkuak eman eta ebaluatzea da.
Genero Politiketarako Arloak honako eginkizunak ditu :
Bizkaiko Lurralde Historikoan, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunari dagokionez, plangintza egin, programa diseinatu eta betearaztea.
-
Foru Aldundiaren jardueran zeharkakotasuna sustatzea.
Foru legediaren eta bere ezarpenaren jarraipena egitea, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko diren programak eta ekintzak lagundu, sustatu eta bultzatzeko neurriak ezartzea.
Emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez, udal, foru, autonomi erkidego, estatu eta estatua gainditzen duten mailetan, eskumena duten erakunde, organo eta unitateekin elkarrizketa .
Foru Aldundiak hartutako jarduera eta neurrien emaitzak ebaluatzea , ezberdintasunak zuzendu eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko aurreikusitako neurrien eragina ezagutzeko.
|
|
|
|