| |
PAREKATUZ sare malgua eta irekia da, hau da, Bizkaiko bizitzako gakoak diren erakunde sozio-ekonomikoen sare osoarentzat zabalik dagoena baldin eta generoaren berdintasunaren sustapenean lan egin nahi badute.
Sarearen oinarria erakundeak dira, bakoitzaren aukeren arabera parte hartzeko esparru desberdinetan lan egiteko borondatea erakusten eta frogatzen dutenak.
Sareak parte hartzeko lau esparru eskaintzen ditu, proiektuan egon daitezkeen inplikazio mailen araberakoak:
1. esparrua: PROIEKTUAREN INFORMAZIOA EMATEKO ETA HORREN JARRAIPENA EGITEKO FOROA.
Helburu berezia: Proiektuaren jarraipena egitea erakunde horrri, nahi duenean, inplikazio mailetan aurrera egiteko aukera emanez.
Norentzat den: Inplikazio maila baxua duten erakundeak.
2. esparrua: TALDEKAKOA
Helburu berezia: Beharrizan erkideen taldeko tratamendua.
Norentzat den: Helburuak eta zerbitzuak konpartitzen dituzten erakundeak, eta interes eta jarduera erkideak dituztenak.
3. esparrua: AHOLKULARITZA INDIBIDUALIZATUAK
Helburu berezia: Laneko plan indibidualen garapenean aldaketak egiteko prozesuak abian jartzeko eta mota horretako prozesuak irekitzeko laguntza.
Norentzat den: Emakume eta gizonen berdintasunerako jarduketak egin dituzten erakundeak, lan indibiduala egiteko proiektu berria aurkezten dutenak.
4. esparrua: ESPERIENTZIAK KONPARTITUZ
Helburu berezia: Berdintasunaren kudeaketan aurreratuta dauden taldeen artean esperientziak elkar trukatzea, beste esparru batzuetako erakundeak berdintasunaren bide horri ekiteko animatuz eta bide hori sustatuz.
Norentzat den: Gutxienez 3 urtez 3. esparruan esku hartu duten erakundeak, lortu dituzten politikak zabaltzeko prest daudenak (ateak irekita).
|
|