Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Buletina BGIB
2008ko Iraila | 11. Zenbakia

 

  Zenbaki honetan…  
       
  + Aurkezpena  
  + Gaiak  
  + Behatokia  
  + Tresnak  
  + Kontuan hartu  
     

 

Icono de Emailovgb.bgib@bizkaia.net

Ugasko bidea, 3,
2. solairua
(Plaza eraikina)
48014 Bilbo


Aurkezpena

Familiaren barruan bikoteak edo bikote izandakoak erabilitako indarkeriaren biktima diren eta politika publikoen ekintzaren ondoriozko zerbitzuetara doazen emakumeei ematen zaien laguntza etengabe berrikustea estatu, autonomia-erkidego, aldundi, udal eta udalez gaindiko administrazioen zeregin garrantzizkoetako bat da.

Indarkeriaren aukako baliabideen sareak duen errealitatea benetan ezagutzeko garrantzia begi bistakoa izanda, eta sarea etengabe hobetzeko efikazia, eraginkortasun eta iraunkortasunari dagokienez, Behatokiak txalotzen du, Bizkaiko Lurralde Historikoan, kalitateko laguntza profesionala eta emakume erabiltzaileen (segurtasun fisiko, psikiko eta legal, eta lan , ekonomia, suspertze eta gizarteratze arloetako baliabideen erabiltzaileak) behar eta kezken (norbanakoarenak edo taldearenak) aurrean sentikorra dena emateko erabil daitezen baliabide erabilgarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusia den Angeles Montes Alvaro andreak “Gaiak” atalean elkarrizketatu dugu. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren alderdi formal eta funtzionalak hurbiltzen dizkigu, babes-aginduen eskarien gehikuntzaren arrazoiei eta suizidio matxistei buruzko argudioak ematen ditu, eta emakumeen aurkako tratu txarrak geldiarazteko egun dauden neurriei buruz hausnartzen du.
Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren ibilbidearen lehen epea laster amaituko dela-eta, "Behatokia" atalak hurrengoak aurreratzen ditu: Genero Indarkeriaren Behatokiaren funtzionamenduaren ebaluazioa (2004-2008), emakumearen kontra erabiltzen den indarkeriaren aurka egiteko zerbitzuen hobekuntzarako gomendioak formulatzeko prozesua eta entitateak lanean diharduen proiektu irekiak.

“Tresnak” atalean, Eusko Legebiltzarrean, genero indarkeriaren biktimei ematen zaien laguntza aztertzeko lantaldearen txostenak eskainitako datuak laburtzen dira (Emakume eta Gazteria Legebiltzar Batzordeari aurkeztu zitzaion 2007ko abenduaren 13an, eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkarian, 2008ko otsailaren 15ean argitaratu zen) eta emakumeen funtsezko eskubideen urraketari aurre egiteko lanean esku-hartzeko hiru ardatzak (prebentzioa eta sentsibilizazioa, laguntza eta ikerketa) azpimarratzen dira.

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren 11. edizioa ixteko hurrengoak azaltzen dira “Kontuan hartu” atalean: indarkeria matxista desagerrarazteko emakumeen duten eskubideari buruzko apirilaren 24ko 5/2008 Legea (Kataluniako Autonomia Erkidegoan promulgatua),
Observatorio contra la Violencia Doméstica y de Género deritzonak berriki argitaratu duen “Datos de las denuncias y procedimientos penales y civiles registrados y órdenes de protección solicitadas en los Juzgados de Violencia sobre la Mujer (JVM) en el primer trimestre del año 2008-06-27” izenburuko txostena, eta, azkenik, Instituto de la Mujer erakundearen Tratamiento y representación de las mujeres en las teleseries emitidas por las cadenas de televisión de ámbito nacional azterlanari buruzko berri laburra.

Subir
 


GAIAK

Elkarrizketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiko fiskal nagusia den M.ª Ángeles Montes Alvaro andreari.

Gaiaren irudiaZuzenbide ikasketak amaituta, oposizio bidez barrutiko epailetzara heldu eta karrera judizialean sartu ondoren, M.ª Ángeles Montes Álvaro algortarra helburu profesionalak…


BEHATOKIA

Prozesuan dauden proiektuak: Genero Indarkeriaren Behatokiaren funtzionamenduaren ebaluazioa (2004-2008) eta emakumearen kontrako indarkeriaren aurka egiteko zerbitzuen hobekuntzarako gomendioak formulatzea.

Behatokiaren irudiaBizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren ibilbidearen hasieratik garatutako jardueren ebaluazioa egiteko zorian gaudela, erakundeari lotutako ordezkari politiko eta teknikoak bi proiektutan…

(+) Irakurri artikulu guztia


TRESNAK
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien laguntza aztertzeko lantaldearen txostena.

Tresnako irudiaGenero indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien laguntza aztertzeko lantaldearen txostenean hurrengo helburuak adierazten dira: prebentziorako eta indarkeria fisiko edo psikikoau…


KONTUAN HARTU


Kontuan hatrtuko irudia • KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA. Indarkeria matxista desagerrarazteko emakumeek duten eskubideari buruzko apirilaren 24ko 5/2008 Legea
• OBSERVATORIO CONTRA LA VIOLENCIA DOMÉSTICA Y DE GÉNERO. Datos de las denuncias y procedimientos penales y civiles registrados y órdenes de protección solicitadas en los Juzgados de Violencia sobre la Mujer (JVM) en el primer trimestre del año 2008
• INSTITUTO DE LA MUJER, Tratamiento y representación de las mujeres en las teleseries emitidas por las cadenas de televisión de ámbito nacional


Igo

Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.