Observatorio
contra la Violencia Doméstica y de Género
deritzonak emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietan
erregistratutako salaketen, prozedura penal eta zibilen
eta babes-aginduen eskarien kopuruari buruzko estatistika,
2008ko urtarriletik martxora artekoa, argitaratu du.
Erakundeak zabaltzen dituen datuak aztertuta, guztira
egon diren 33.950 salaketak aurkezteko bideak polizia-atestatua
% 78,2), lesioen partea (% 10,7) eta biktimen beren
erabakia (% 10,1) izan dira. Emakumeen aurkako indarkeriaren
arloko epaitegietan 5.482 lagun epaitu dituzte. Horien
artean, 4.260 lagunek zigortzeko epaia jaso dute, eta
gainontzeko 1.222k, absoluzioa. Estatuan eskatutako
9.514 babes-aginduetatik % 71 eman dira, eta Euskal
Autonomia Erkidegoan, tramitatutakoen (281) % 58. Justizia
auzitegi nagusietan aurkeztutako tasei dagokienez, EAEn
1.007 kasu bideratu dira, beraz, 4,7 salaketa 10.000
biztanleko eta 9,2 salaketa 10.000 emakumeko, eta 125
atzera egite egon dira.
2007. eta 2008. urteetako lehenengo hiruhilekoak alderatuta,
aurten ehunekoak gehitu egin dira: 6,8 puntu salaketen
kopuruan eta 9,3 onartutako babes-aginduen kopuruan.