Familian
esku hartzeko programa, etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen
aurkako indarkerian espezializatua: 2006ko balantzea
2006ko maiatzean,
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatuta, abian
jarri zuten Familian esku hartzeko programa, etxean tratu txarrak
jasaten dituzten emakumeen aurkako indarkerian espezializatua. Programa
horretako laguntza emateko ardura Suspergintzari esleitu zioten
kontratu bidez.
Programa honek laguntza psikosoziala ematen die indarkeria jasan
duten emakumeei, tratu txarrak eman dizkiena bizi den etxean geratzea
edo hara itzultzea erabakitzen baldin badute. Horrez gain, familia
horietan bizi diren adingabekoei ere ematen die laguntza hori. Horrela,
aukera ematen die batzuei eta besteei egoera horietan sor daitezkeen
krisialdiei aurre egiteko, eta gaitasunak eta baliabideak ematen
dizkie egoera horietan konponbide egoki bat bilatu ahal izateko.
Programaren eginkizunak, helburuak, iraupena, onuraduren ezaugarriak
eta esku hartzeko faseak BGIB buletinaren bigarren alean aurkeztu
genituen, "Gaiak" atalean.
2006. urtea bukatu da, eta orain esku hartze horren
emaitzak (laguntza jaso dutenen datuak eta ezaugarriak) adierazteko
unea heldu da.
Hona hemen programaren datuak, 2006ko
maiatzetik abenduaren 31 arte:
| LAGUNTZA
JASO DUETENEN KOPURUA |
| Emakumeak |
36 |
| Adingabeak
(21) |
Mutilak |
10 |
| Neskak |
11
|
36 emakume horietatik, hamar hainbat herrialdetatik
etorritako etorkinak dira (lau boliviarrak dira, bi kolonbiarrak,
bi ekuadortarrak, bat hungariarra eta beste bat libanoarra); emakume
talde osoaren % 28 dira etorkinak.
Programa abian jarri
zenetik gaur arte laguntza eskaerak asko gehitu dira, eta,
horren ondorioz, izapideak egiten ari dira, alde batetik,
programaren laguntza jasotzen dutenen kopurua handitzeko,
eta, bestetik, gaur egun programan esku hartzeko dauden
lau kasuei beste egoera bat gehitzeko: tratu txarra jaso
duen emakumea, ez dena tratu txarrak eman dizkionarekin
bizi, baina ikusten zaiona arrisku handia duela harekin
berriz bizitzen hasteko; hau da, tratu txarrak jaso aurreko
egoerara bueltzatzeko
|
Udalerrien araberako banakatzea:
| Barakaldo |
5 |
| Basauri |
1 |
| Berango |
1 |
| Bilbao |
16 |
| Getxo |
3 |
| Leioa |
1 |
| Ondarroa |
1 |
| Orozko |
1 |
| Santurtzi |
3 |
| Sestao |
4 |
Programa honek laguntza
psikosoziala ematen die indarkeria jasan duten emakumeei,
tratu txarrak eman dizkiena bizi den etxean geratzea edo
hara itzultzea erabakitzen baldin badute. Horrez gain, familia
horietan bizi diren adingabekoei ere ematen die laguntza
hori. Horrela, aukera ematen die batzuei zein besteei egoera
horietan sor daitezkeen krisialdiei aurre egiteko, eta gaitasunak
eta baliabideak ematen dizkie egoera horietan konponbide
egoki bat bilatu ahal izateko
|
Emakumeen adina:
20 eta 71 urte bitarteko emakumeak dira, adinaren arabera honela sailkatu
ditugunak::
| Adina |
Emakume
kop. |
| 20
urte edo gutxiago |
0 |
| 21/30 urte |
6 |
| 31/40 urte |
8 |
| 41/50 urte |
8 |
| 51/64 |
11 |
| 65/70 |
2 |
| 70 urtetik gorakoak |
1 |
Emakume horiek askotariko ikasketa
maila eta lanbideak dauzkate,
baina euren artean ez dago alde nabarmenik: emakume gehienek oinarrizko
hezkuntza jaso dute eta ekonomia ezkutuan edo etxeko andre jaduten
dute. Horietarik 21 (% 58) lanean aritutakoak dira eta badute lanean
eskarmentua. Gehienak, 11 emakume, zerbitzu pertsonalean
aritu dira (etxez etxeko laguntza, jendea zaintzen, etxeko garbitzaile...).
36 emakume horietatik, zortzik euren diru-sarrerak
dituzte eta 28 etxebizitza baten jabe dira.
Adingabeak euren ardurapean
dauzkaten edo ez dauzkaten emakumeak: 2006an zehar, euren
ardurapean seme-alaba adingaberik ez zuten 22 emakumeri lagundu
zaie (% 61 izan dira); euren ardurapean seme-alaba adingabeak zituztenak,
berriz, 14 izan dira (% 39). Honako zerrenda honek azaltzen du horien
banaketa:
|
Adingabeak
ardurapean dituztenak |
Emakume
kopurua |
| Adingaberik
ez ardurapean |
22 |
| Seme-alaba 1 |
8 |
| 2 seme-alaba |
5 |
| 3 seme-alaba edo
gehiago |
1 |
Emakumeen ardurapean dauden
adingabeen adina: 8 hilabete eta 16 urte bitarteko adingabeak
dira:
|
Adina Adingabeen
kop. |
Emakume
kopurua |
Urte
bat baino gutxiagokoak |
2 |
1-5 urte bitartekoak |
6 |
6-12 urte bitartekoak |
8 |
13-17 urte bitartekoak |
3 |
18 urte edo gehiagokoak |
2 |
Programan aritu den talde multidisziplinarioak
banako laguntza espezializatua eman die emakume horiei guztiei.
Banako laguntzaren osagarri, taldeko laguntza ere eman diete. Lehenengo,
laguntza emateko esku hartzea planifikatu eta terapia taldea egituratu
zuten; ondoren, urrian, lehenengo taldea jarri zuten abian, sei
emakumek osatu zutena. Geroago, 2007ko martxoan, beste talde batekin
hasi ziren lanean, zazpi emakumerekin.
2006an zehar, euren ardurapean
seme-alaba adingaberik ez zuten 22 emakumeri lagundu zaie
(% 61 izan dira); euren ardurapean seme-alaba adingabeak
zituztenak, berriz, 14 izan dira (% 39)
|
Emakume horiek euren ardurapean zeuzkaten
21 adingabeekin esku hartzea zeharkakoa izan da (amatzea amek eurek
egin dute), baina neska adingabe baten kasuan esku hartzea zuzena
izan da. Bestalde, amak talde bileretara doazen bitartean umeak
zaintzeko zerbitzua ematen zaie (haurtzaindegia): zerbitzu hori
beharra zuten adingabe guztientzat izan da eta adinen arabera egokitu
da. Adingabeko bik erabili dute zerbitzua. Beraz, lehenengo ama
taldea abian jarri zenetik, zerbitzu hori bi neskari eman zaie.
Programan landu diren kasuak zenbait
erakundetatik bidalitakoak izan dira: udaletako gizarte zerbitzuetatik,
emakumeen elkarteetatik eta Emakume eta Familien Zerbitzutik beretik.
Horiek dira, beraz, 2006ari dagozkion
programaren datuak. 2007ko lehenengo seihilekoan, berriz, 48 emakumeri
(horietatik 15ek 2007an hasi dute tratamendua) eta 33 adingaberi
lagundu zaie. Horrek agerian uzten du programak jaso dituen eskaerak
gora egin dutela jardunean hasi zenetik gaur egunera arte.
Hori hala izan dela ikusita, izapideak
egin dira programa zabaltzeko: alde batetik, programaren laguntza
jasotzen dutenen kopurua handitzeko, eta, bestetik, gaur egun programan
esku hartzeko dauden lau kasuei beste egoera bat gehitzeko: tratu
txarra jaso duen emakumea, ez dena tratu txarrak eman dizkionarekin
bizi, baina ikusten zaiona arrisku handia duela harekin berriz bizitzen
hasteko; hau da, tratu txarrak jaso aurreko egoerara bueltzatzeko.
Emakume horiek mendetasun emozional
handia diete tratu txarrak eman dizkienei eta, gainera, gizarteak
nahiko gogor eragiten die harekin itzuli daitezen. Horrek erraztu
egiten du salaketa egin, banatu edo urruntzeko agindua jaso aurreko
egoerara bueltatzea; hau da, tratu txarra eman duenarekin bizitzera
bueltatzea. Hori dela eta, gogoan hartu da beharrezkoa izan daitekeela
emakume horiek aukera izatea programan sartzeko halako egoerarik
gerta ez dadin; hau da, ahal den neurrian tratu txarrak berriz gertatzen
diren kasuak gutxitzeko. Izan ere, tratu txarrak berriz gertatzeak
arriskua dakar bai emakumeentzat bai horien ardurapean dauden adingabeentzat.
Baina, aurre neurri gisa, programan geratuta, saihestu egiten da
familiei laguntzeko programatik albo batera geratzea, tratu txarrak
eman dizkienarekin bueltatzen direnean.

|