|
Aurkezpena
Ekitea eta ekitea.
Eragile sozial, politiko, legegile eta kulturalek genero indarkeria
bezalako gaitz baten aurrean arreta osoa eta koordinatua eskaini
behar dutela azpimarratzea.
Ekitea eta ekitea, emakumeen aurkako bereizkeriaren prebalentzia
borrokatzeko baliagarriak diren programa, proiektu, plan eta ekimenen
beharra azpimarratzea; izan ere, bereizkeria horrek erro sakonak
ditu, batetik, generoen ikuskera desberdintasunean oinarrituta dagoelako,
eta, bestetik, genero bakoitzari rol estereotipatuak esleitzen zaizkiolako,
nagusitasuna/gutxiagotasuna = gizonak/emakumeak aurkaritza sortzeraino.
Oraindik ere sinetsi al daiteke, erabat erratuta bada ere, -justizian-
berdina dena menderatu, isolatu eta kolpatzen duena nagusia denik?
BGIBren 6. buletinak dakarren lehenengo
edukia, "Gaiak" atalean, Inmaculada de Miguel Herrán
andreari, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariari,
eginiko elkarrizketa bat da. Elkarrizketan zehar, bera buru den
Zuzendaritzaren barne funtzionamenduari eta jardunari buruzko ikuspegi
zehatza eskaintzen die irakurleei, eta, horrezaz gainera, emakumeen
aurkako indarkeriaren aurrean erakundeek ematen duten erantzunari
buruzko ondo oinarritutako iritzia ematen du.
"Behatokia"k, Etxeko eremuan
Emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako familiako esku-hartze
programaren barruan 2006. urtean egin diren jarduketei buruzko datuen
balantzea egiten du; Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien
Zerbitzuak aurreko ekitaldiko maiatzean abiarazi zuen programa hori.
"Tresnak" atalean,
berriz, "Familia barruko indarkeria eta genero indarkeria Euskadiko
Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean
sartu ondoren" (lege hori, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren
aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa da) izeneko azterketaren
aurrerapen bat irakur dezakegu. Epaien inguruan egindako azterketa
bat da: Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoko Laborategiak
prestatu zuen, Manuel Calvo Garcíaren zuzendaritzapean, Eusko
Jaurlaritzako Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarentzat,
eta Donostiako Kursaal jauregian maiatzaren 8an eta 9an egin zen
Generoko eta Familia Barruko Biolentziari buruzko Biltzarrean aurkeztu
zuen Manuel Calvo Garcíak berak.
Seigarren BGIB buletina, ixteko "Kontuan
hartu" atalean garrantzi handiko hiru gertaeraren berri ematen
zaigu: batetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa
Erakundearen egoitza zabaldu dela; bestetik, Valentziako Autonomia
Erkidegoan "Violencia de Género: Medidas y Propuestas
Prácticas para la Europa de los 27" Nazioarteko I. Kongresua
egin zela; eta, azkenik, "Violencia de género y cotidianidad
escolar" txostena argitaratu dela. Txosten hori Andaluziako
Emakumearen Institutuak sustatu eta Granadako Unibertsitateko Emakumeari
buruzko Azterketen Institutuko kide Carmen Gregorio Gil andreak
zuzendu du.
Sexuen arteko oreka egoera lortzeko zain, era guztietako berriak
heltzen zaizkigu: bidegabekeria, gertaera emakume eta gizonen arteko
desberdintasunean errotzea eta, ondorioz, emakumeenganako diskriminazioa
agerian jartzen dituztenekin batera, botere publikoetatik atzera
egin eta tratu txarrak desagerrarazteko eta arazoari aurre egiteko
plan eta egitasmoak sortzen dira.
Indarkeriaren arloko Bilboko Epaitegiko
epaile den Irune Fernándezek “Gaiak” atalean
aleari hasiera ematen dio elkarrizketa batekin. Bertan argibideak
ematen ditu Indarkeriaren arloko Epaitegien jatorriaz, esanahiaz
eta garrantzi soziokulturalaz.
“Behatokia” atalak argitalpen
hau aurkezten du: Emakumeen aurkako etxe barruko Indarkeria: Bizkaiko
Lurralde Historikoan egindako ikerketa baten emaitza. Bizkaiko Foru
Aldundiko Gizartekintza Sailak argitaratu du. 2005ean egin zen ikerketa,
Bizkaiko 601 emakumerekin, eta makroinkestaren emaitza gisa
familiaren barruko indarkeriak eta indarkeria afektiboak Bizkaian
duen presentzia sozialaren egoerari eta eskalari buruzko diagnosia
egin da.
Beste dokumentu hau jaso da “Tresnak”
atalean: Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten
emakumeei laguntza hobea emateko tokiko protokoloak eta neurriak
hartzeko jarraibide-gida. Liburukiak iradokizunak egiten ditu prozedura
estandarizatzeko eta, beraz, laguntzasistema osatzen duen instantzia
bakoitzaren funtzioak zehazteko beharraren inguruan. Udal erakundeek
laguntzasistema hori erabili behar dute genero indarkeriaren aurrean
beren arreta sarea zabaltzeko.
“Kontuan hartu” atalak
hiru gertakari biltzen ditu: Save the Childrenen argitalpena, Genero
indarkeriaren biktima diren semealabentzako arreta: genero indarkeriaren
biktima diren emakumeen semealabei emakumearen babeserako sisteman
ematen zaien arretaren azterketa, ADECCO Fundazioak lanean txertatzeko
diseinatutako “Orain ate bat irekita dute. Etxeko indarkeriaren
biktima diren emakumeak” programa eta “Emakumeen aurkako
indarkeriari, baita etxeko indarkeriari ere, aurre egiteko kanpaina”
jardunaldia.
Argitalpenak, proiektuak, sinposioak,
prestakuntza ekintzak, erakusketak, esperientzia trukeak, etab.:
funtsezko eskubideak aldarrikatzeko egokiak diren bitarteko eta
euskarriei harrera ona egiten zaie Behatokian.
Hortaz, berriz ere eskaera egiten
dizuegu hizketakideei gertaera, jokabide zuzen, material eta bestelakoen
berri eman diezaguzuen, gu guztion ardura denez, BGIB buletina izeneko
komunikabide honen edukiak osatzen lagunduko diguzuelakoan.
| |
|
GAIAK
Elkarrizketa Inmaculada de Miguel
Herrán Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako
zuzendariarekin
“Instituzioen
erantzuna etengabe berrikusi behar da, proposamenak, neurriak
eta bitartekoak biktimen beharretara egokitzeko"…
|
BEHATOKIA
Familian
esku hartzeko programa, etxean tratu txarrak jasaten dituzten
emakumeen aurkako indarkerian espezializatua: 2006ko balantzea
2006ko
maiatzean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak
bultzatuta, abian jarri zuten Familian esku hartzeko programa,
etxean tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurkako indarkerian
espezializatua...
(+)
Irakurri artikulu guztia
|
|
TRESNAK
"Familia barruko indarkeria
eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren
aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren"
azterketa, Manuel Calvo Garciarena
Donostiako
Kursaalen martxoaren 8 eta 9an egindako "Genero eta familia
barruko indarkeriaren gaineko Biltzarra" delakoan, Zaragozako
Unibertsitateko Soziologia Juridikoko katedraduna den Manuel
Calvo Garciak atariko txostena aurkeztu zuen...
|
|
KONTUAN HARTU
• EUSKO JAURLARITZA: Emakumeen
eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoitza
zabaldu da
• TOLERANCIA CERO FUNDAZIOA ETA
VALENTZIAKO GENERALITATEA: "Violencia de Género:
Medidas y Propuestas Prácticas para la Europa de los
27" Nazioarteko I. Kongresua
• CARMEN GREGORIO GIL: "Violencia
de género y cotidianidad escolar"
|
|