"Familia
barruko indarkeria eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren
aurrean 1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" azterketa,
Manuel Calvo Garciarena.
Donostiako Kursaalen martxoaren 8 eta 9an
egindako "Genero eta familia barruko indarkeriaren gaineko
Biltzarra" delakoan, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia
Juridikoko katedraduna den Manuel Calvo Garciak "Familia barruko
eta genero indarkeria Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean
1/2004 Lege Organikoa indarrean sartu ondoren" izenburuko atariko
txostena aurkeztu zuen, Zaragozako Unibertsitateko Soziologia Juridikoaren
Laborategian Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako
Zuzendaritzarentzat egindako azterketa hain zuzen ere.
"Familia barruko eta genero indarkeria
Euskadiko Justizia Administrazioaren aurrean 1/2004 Lege Organikoa
indarrean sartu ondoren" izenburuko ikerketak 2005eko bigarren
seihilekoaren eta 2006ko lehengoaren artean bildutako 1000 espedienteren
azterketa du oinarri eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde
historikoetako epai organoetako erregistroetan jaso eta epaia izan
duten 588 kasuren eta Emakumeen aurkako indarkeriarako epaitegietan
epairik gabe artxibatutako 125 kasuren azterketan zentratzen da.
Ikerketaren zuzendariaren hitzetan, genero indarkeria eta familia
barruko indarkeria direla eta, Justizia Administrazioa hobetzen
lagundu nahi dute ikerketaren emaitzek.
Txostenaren talde arduradunak, Genero
Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren
28ko 1/2004 Lege organikoan jasotako aldaketak direla bide, jardunbide
juridiko berriaren eraginaren ebaluazioa egin nahi izan du eta legegintzako
aldaketen aplikazioa noraino iristen den egiaztatu, baita berez
pentsatu ziren xederako, hau da, tratu txarrak jasotzen dituzten
emakumeen defentsa zela-eta sistema judiziala hobetzeko burutzen
ote diren begiratzea ere.
Eta datuak behar bezala zorroztasun
osoz aztertu ondoren, ondorio hauek atera dira:
Genero indarkeria, "Familia
barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien gertatzen
den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin,
eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria"
eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria"
kategoriak
|
a. Indarkeria izeneko
epigrafean proposatutako sailkapenaren arabera, genero indarkeria,
"Familia barruko indarkeria" kategoriaren baitan gehien
gertatzen den urraketa da, kontrastatutako balizkoen %90eko portzentajearekin,
eta nahiko atzean ditu "Aurreko ahaideen aurkako indarkeria"
eta "Ondorengo ahaide adingabeen aurkako indarkeria" motakoak.
| INDARKERIA
|
KOPURUA |
PORTZENTAJEA |
| |
Guztira |
42 |
7% |
| Aurreko ahaideen
aurkakoa |
Aurreko ahaideak |
33 |
79% |
| |
Ahulak |
9 |
21% |
| |
| |
Guztira |
18 |
3% |
| Ondorengo ahaide
adingabeen aurkakoa |
Ondorengo ahaideak |
14 |
78% |
| |
Ahulak |
4 |
22% |
| |
| |
Guztira |
528 |
90% |
| Bikote barruko
indarkeria |
Genero indarkeria |
468 |
89% |
| |
Familia barruko indarkeriaren
beste balizko batzuk |
60 |
11% |
| |
| GUZTIRA |
|
588 |
100% |
b. Genero indarkeria
eremu pribatukoa delako ustea baztertzen ari dela baieztatu da,
eta aldaketaren oinarrik bi dira: botere publikoek hartutako konpromisoa,
tratu txarrak aldez aurretik aurreikusi eta detektatzeko neurrien
inplementazioan islatzen dena, eta hiritarren zigor soziala.
Horretan salaketaren
-notitia criminis- garrantzia nabarmentzen da, hura baita
epaia jasotzen duten epai prozeduretako auzietako %93ren eragilea:
biktimak babesteko tresnek -babes-aginduak, besteak beste- ereindako
lur-eremua; eremuaren beste aldean dugu, berriz, salaketarik jarri
gabe artxibatu diren auzien %63ko kopurua.
c. Absoluzioa ez
da jada halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako
epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu, eta
%33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen
hutsegite edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta,
hortxe dago arrazoia.
d. Epaileek epaia
emateko epeari dagokionez, salaketa aurkezten denetik edo epaileak
egitateen berri jasotzen duenetik epaia eman arteko epea murriztu
egin dela egiaztatu da, hurrengo taulan ikus daitekeenez:
| EGUNAK
|
| Instrukzioko
epaitegiak |
834 |
352,5 |
139,8 |
30,3 |
| |
| Zigor arloko epaitegia |
774,5 |
510,1 |
193,5 |
41,1 |
| |
| Emakumeen aurkako
indarkeriarako epaitegia |
|
|
39,4 |
11,5 |
| |
| Probintziako Auzitegiaren
atala |
1038,2 |
510 |
320,4 |
|
| |
2003
urtea |
2004
urtea |
2005
urtea |
2006
urtea |
Absoluzioa ez da jada
halakoetan hain arrunta, emakumeen aurkako indarkeriarako
epaitegietan emandako epaietatik %67k zigorra ezarri baitu,
eta %33ra baino ez da iristen absoluzio kopurua: lehen hutsegite
edo falta hutsa zena orain delitu gisa dago tipifikatuta,
hortxe dago arrazoia
|
e. Biktimei babesa
eskaintzeko tresnei dagokienez, aurrerakuntza nabarmenak gertatu
dira, besteak beste erasotzaileen atxiloketak ugaritu egin dira,
baita behin-behineko zigorrak ezartzea eta kalteak jaso dituzten
emakumeak babesteko aginduak ematea ere.
f. Emakumeen aurkako
indarkeriarako epaitegietako bulegoetan auzien artxibatzeari buruzko
jasotako datuak, biktimak justiziarekiko duen jarreraren arabera
interpretatu behar dira, esaterako, salaketa kentzea, horrek prozeduraren
jarraipena eragotzi egiten baitu.
Aldi berean, Calvo Garcia jaunak hutsune gisa aipatzen du prozedurako
esku-hartzearen garapenari eta irizpenei -auzien artxibatzeari buruzko
irizpenak barne- eragiten dieten baterako arau edo ereduen homogeneizatze
eza.
| AUZIA
/ Biktimen JOKABIDEA |
Kop. |
% |
| Zigor
garrantzirik ez duten egitateak |
11 |
8,8% |
| |
Salaketari
eusten diote eta akusazioan berretsi egiten dira |
5 |
45,5% |
| Ez diote salaketari eusten
edo/eta ez dute akusazioan laguntzen |
4 |
36,4% |
| Beste batzuk |
2 |
18,2% |
| |
| Ez
da geratzen egiaztatuta deliturik egin denik |
113 |
90,4% |
| |
Salaketari eusten diote
eta akusazioan berretsi egiten dira |
23 |
20,4% |
| Ez diote salaketari eusten
edo/eta ez dute akusazioan laguntzen |
83 |
73,5% |
| Beste batzuk |
7 |
6,2% |
| |
| Beste batzuk |
1 |
0,8% |
| |
Beste batzuk |
1 |
100% |
| |
| GUZTIRA |
125 |
100% |
“Zuzenbidean
aldaketa nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira
horregatik goizetik gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak
berak ere denbora behar izaten du finkatu eta optimizatzeko,
batez ere eragile juridiko eta sozialen pentsaerak aldatu
behar izaten direnean.”
|
Azken finean, 2002-2004 aldian zehar epaitegietako
jardunbidean familia barruko eta genero indarkeriaren arloan sartutako
aldaketek emaitza baikorrak eman dituzte eta, aldi berean, biktimentzako
babes integraleko neurrien eraginkortasuna eta, bestetik, tratu
txarren eragileentzako zigorrak betetzeko eta horien tratamendurako
jarduketak indartzeko giza baliabideetan eta baliabide materialetan
gehiago eragin behar dela adierazten dute.
Ikerketaren zuzendariak ikerketaren
amaieran banatu egiten ditu eraldaketa sozialaren erantzukizunak:
Estatuaren eta beronen sistema juridikoaren artean, hainbat kolektiboren
-emakumeen kolektiboak, besteak beste- eta gizarte osoaren artean,
zeren eta:
legezko aldaketen eraginkortasunerako
[...], zigor-mailakoena nahiz gizarte-mailakoena, ezinbestekoa
da jardunbide sozial eta juridikoa aldatzea. Ezin da zain egon,
batzuetan gertatu ohi denez, lege-eremuko aldaketak berez, automatikoki
eta trantsiziorik gabe, aldaketa soziala erakar dezan. Aitzitik,
gauzak alderantziz gertatu ohi dira. [...] Zuzenbidean aldaketa
nabarmenak egin arren ere, giza balioak ez dira horregatik goizetik
gauera aldatzen. Eta praktika juridikoak berak ere denbora behar
izaten du finkatu eta optimizatzeko, batez ere eragile juridiko
eta sozialen pentsaerak aldatu behar izaten direnean.

|