Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2008ko Ekaina | 9. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA


Imagen de Temas 2007 Berdintasunezko baliabideak: Berdintasunaren agenteak

Berdintasunaren Agentearen irudiak bilakaera edo garapen geldoa ezagutu du azken urteetan, giza baliabide gisa, udalerrien organigramaren baitan. Horrela, Bizkaiko lurralde historikoko udal gehienetan ez dago aukera-berdintasunerako programak abian jarriko dituen berariazko administrazio-egiturarik.

Berdintasunaren agente bati dagozkion funtzio propioak garatzen dituzten langile espezializatuen azterketa egitea lan zaila da, ez baitago emakumeen eta gizonen artean aukera-berdintasuna dinamizatzeko eta sustatzeko toki-entitateek inplementatzen dituzten udal-programak garatuko dituen langile tekniko eta teknikari nahikoa. Esanak esan, ohikoa da profil anitzeko agenteei (enplegu-agenteak, toki-garapeneko agenteak, aukera-berdintasunaren teknikariak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak…), dagozkien funtzioak Berdintasunaren Agenteen figurari dagozkion funtzioekin bat egitea:

  • Emakumeen eta gizonen artean berdintasuna ziurtatzeko planak sustatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.
  • Administrazioaren eta emakumeen elkarte-mugimenduaren arteko arbitrajea.
  • Gainerako udal-arloetan aholkularitza ematea berdintasun-politiken zeharkako ikuspegia inplementatzeko.
  • Berdintasun-politikekin erlazionatutako organismoekin eta entitateekin harremanak edukitzea.

Udal-esparruan berdintasun-politiken garapena eta gauzatzea aktibatzen duen funtsezko elementua dira eta langile tekniko espezializatuen lana agerian geratzen da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak dituzten udalerrietan.

Udal guztietako administrazio-egituretan horrelako figura bat edukitzea komeni dela argi badago ere, gaur egun Bizkaiko lurralde historikoko 24 entitatek bakarrik dituzte euren plantilletan berdintasunean adituak diren langile teknikoak edo teknikariak: bederatzi entitatetan funtzionarioak dira, karrerakoak edo bitartekoak –guztizkoaren % 37,5, dentsitate handiagoa duten udalerrietan hain zuzen-, eta gainerako 15 entitatetan kanpo-zerbitzuetara jotzen da eta izaera fisikoko zein juridikoko adituak kontratatzen dira.

Giza baliabide eta baliabide ekonomiko eskasen ondorioz, kasu askotan ez da lortu berdintasun-politikak martxan jartzeko, garatzeko eta politika horien jarraipena eta ebaluazioa egiteko langile tekniko nahikoa edukitzea.

Gaur egun Bizkaiko lurralde historikoko 24 entitatek bakarrik dituzte euren plantilletan berdintasunean adituak diren langile teknikoak edo teknikariak: bederatzi entitatetan funtzionarioak dira, karrerakoak edo bitartekoak –guztizkoaren % 37,5, dentsitate handiagoa duten udalerrietan hain zuzen-, eta gainerako 15 entitatetan kanpo-zerbitzuetara jotzen da eta izaera fisikoko zein juridikoko adituak kontratatzen dira.

Gainera, berdintasunaren agente asko eta asko emakumeak dira eta, horrez gain, ezin da ahaztu, kasu askotan lan-jardun erdirako edo aldi baterako bakarrik kontratatzen direla langile horiek eta, ondorioz, lan-ezegonkortasuna handia dela. Era berean, horrelako langileak kontratatzeko enpresa pribatuetara jotzen da eta horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak kontratatzen dira.

Tamaina ertaineko udalerrietan berdintasunaren teknikari bakar bat egoten da normalean; zenbat eta handiagoa izan udalerria, bestalde, orduan eta aukera gehiago egoten da talde-lan bat antolatzeko eta administrazio-laguntzaileak sartzeko.

Zorionez, hainbat udalek lehentasuna eman diote berdintasun-politikak martxan jartzeko beharrari eta, horri esker, egoera pixkanaka aldatzen ari da. Horrela, hasiera batean lan-jardun erdira edo obra-kontratuarekin hartzen ziren langileak eta, ondorioz, berariaz berdintasunaren esparruko prestakuntzarik ez zuten langileen ardura izaten zen berdintasun-planen edo –programen ezarpena (horrelako egoerak gertatu dira Getxon eta Lekeition, esate baterako); baina, gaur egun, gauzak aldatu egin dira eta langile funtzionarioak izendatu dira teknikari espezializatu gisa lan egiteko bederatzi udalerritan: Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango, Ermua, Galdakao, Getxo eta Portugalete.

Ohikoa da profil anitzeko agenteei (enplegu-agenteak, toki-garapeneko agenteak, aukera-berdintasunaren teknikariak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak…), dagozkien funtzioak Berdintasunaren Agenteen figurari dagozkion funtzioekin bat egitea.

Hamabost urte igaro dira Berdintasunaren Agentearen kargua toki-egituretan barne hartu zenetik. Ermuko udala izan zen aitzindaria 1992an eta bere atzetik etorri ziren Berriz, Ortuella, Gernika-Lumo, Gordexola eta Zalla, hamarkada beraren amaiera aldera. 2000. urtetik pixkanaka gero eta gehiago dira udalerriak, eta 2003an, “Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasan dituzten emakumeen arreta hobetzeko Erakunde arteko Akordioaren” eskutik, 2001ean Emakundek berretsitako akordioa hain zuzen, udalerri gehiagok bat egin dute; era berean, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako dena onartu zenetik, udal gehiagotan ikus daiteke berdintasunaren agentearen figura.

Ondorengo taulan adierazi da gizonen eta emakumeen berdintasunean espezializatutako langile teknikoak udal-egituran barne hartu dituzten udalerriak eta denboran izandako bilakaera:

1992
1997
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
Ermua
Berriz
Gernika-Lumo
Balmaseda
Bilbao
Muskiz
Güeñes
Abadiño
Durango
Arrigorriaga
Galdakao
Ortuella
Gordexola
Basauri
Mungia
Ondarroa
Barakaldo
Lekeitio
Zalla
Portugalete
Elorrio
Zierbena
Getxo
Uribe Kostako mankomunitatea

Berdintasunaren Agenteak dituzten toki-entitateen zerrenda, kontratazio modalitatearen arabera, 2007:

UDALERRIAK
KONTRATAZIO MODALITATEA
FUNTZIONARIOAK
KANPOKOAK
Abadiño
X
Arrigorriaga
X
Balmaseda
X
Barakaldo
X
Basauri
X
Berriz
X
Bilbo
X
Durango
X
Elorrio
X
Ermua
X
Galdakao
X
Gernika-Lumo
X
Getxo
X
Gordexola
X
Güeñes
X
Lekeitio
X
Mungia
X
Ondarroa
X
Ortuella
X
Portugalete
X
Zalla
X
Zierbena
X
MANKOMUNITATEA
KONTRATAZIO MODALITATEA
 
FUNTZIONARIOAK
KANPOKOAK
Uribe Kosta
(Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz)
X

Igo

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.

Hizkuntzak