Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Buletina BGIB
2008ko Ekaina | 9. Zenbakia

 

  Zenbaki honetan…  
       
  + Aurkezpena  
  + Gaiak  
  + Behatokia  
  + Tresnak  
  + Kontuan hartu  
     

 

Icono de Emailovgb.bgib@bizkaia.net

Ugasko bidea, 3,
2. solairua
(Plaza eraikina)
48014 Bilbo


Aurkezpena

Botere publikoek erakutsitako borondate politiko irmoa txalotu behar dugu, izan ere, sexua dela eta egiten den bereizketaren inguruan egindako hausnarketari esker, genero-indarkeriaren aurrean erakutsitako gaitzespen sendoari esker eta herritarrekin hartutako konpromisoari esker, botere publikoek garatzen dituzten politiken baitan emakumeen aurkako tratu txarrekin amaitzeko postulatuak landu eta bereganatu dituzte.
Horrela, eskura dituzten baliabideak eta mekanismoak erabiltzen dituzte indarkeria bezalako gaitz larria prebenitzen eta horren aurka borrokatzen lagunduko duten lege gero eta gehiago lantzeko eta onartzeko.
Zalantzarik gabe, aurrerapen handia lortu da.

Sonia Durán Carretero andreak eta Leire Combo Freire andreak, ARGITAN-Centro Asesor de la Mujer elkarteko profesionalak biak, Barakaldoko ARGITAN zentroaren funtzionamenduari buruz hitz egin dute "Gaiak" atalerako. Era berean, euren bikotekideen aldetik tratu txarrak jasan dituzten emakumeekin egindako lanarekin lortutako esperientzia eta gaiaren ikuspegi zabala irakurle guztiekin partekatu nahi izan dute eta desberdintasunaren aurrean eta gizonezkoen indarkeriaren fenomenoaren aurrean duten jarrera zein den azaldu dute lerro hauetan.

"Behatokia" atalean, “Berdintasunezko baliabideak 2007” seriearen bigarren emanaldian, berdintasunaren alde lan egiten duten eragileen profila deskribatzen da eta, ildo horretan, aipatu langile tekniko espezializatuek udal-egituren baitan sartu arte gainditu behar izan dituzten gorabeheren laburpena egin da.

"Tresnak" atalean, berriz, “Violencia de género como instrumento de desigualdad” (Genero-indarkeria desberdintasunezko bitarteko gisa) txostenari buruz hitz egin da. Aipatu txostena aurkeztu zuen Andrés Montero Gómez jaunak, Indarkeriaren Psikologiaren Espainiako Sozietatearen lehendakari eta Genero Indarkeriari buruzko Estatuko Behatokiko Adituen Batzordeko kide denak, SARE 2007 biltzarrean. Hain zuzen, Emakundek antolatu zuen aipatu biltzarra Donostian, 2007ko azaroan.

Hiru albiste laburrekin osatzen da buletinaren bederatzigarren edizio hau: Estudio documental sobre drogas y violencia de género, Droga Menpekotasunen Euskal Behatokiarena; Andaluziako Autonomia Erkidegoan 13/2007 Legea, azaroaren 26koa eta genero-indarkeriaren aurkako prebentzio-neurriei eta babes integralari buruzkoa, indarrean sartu da; eta Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko agindua argitaratu da. Azken agindu horrek ezartzen du, 1/2004 Lege Organikoaren, abenduaren 28koa eta genero-indarkeriaren aurkako babes integrala emateko neurriei buruzkoa, 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura.

Subir
 


GAIAK

Sonia Durán andreari eta Leire Combo andreari, ARGITAN-CENTRO ASESOR DE LA MUJER elkarteko arreta psikologikorako taldeko kideei, elkarrizketa.

Gaiaren irudiaSonia Durán Carretero Psikologian eta Kriminologian lizentziatua da eta Psikologia klinikoan eta Osasun Psikologian masterra du eta Leire Combo Freire andreak Psikologiako lizentziatura lortu zuen eta Psikopatologia Klinikoko masterra egin zuen.


BEHATOKIA

2007 Berdintasunezko baliabideak: Berdintasunaren agenteak.

Behatokiaren irudiaBerdintasunaren Agentearen irudiak bilakaera edo garapen geldoa ezagutu du azken urteetan, giza baliabide gisa, udalerrien organigramaren baitan.

(+) Irakurri artikulu guztia


TRESNAK
Txostena “Genero-indarkeria desberdintasunerako tresna gisa”. Egilea: Andrés Montero Gómez.

Tresnako irudiaAndrés Montero Gómez jaunak, Indarkeriaren Psikologiaren Espainiako Sozietatearen lehendakari eta Genero Indarkeriari buruzko Estatuko Behatokiko Adituen Batzordeko kide denak,…


KONTUAN HARTU


Kontuan hatrtuko irudia • DROGA MENPEKOTASUNEN EUSKAL BEHATOKIA: "Estudio documental sobre drogas y violencia de género"
• EUSKO JAURLARITZA: 2007ko azaroaren 29ko agindua, Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza sailburuarena; horren bidez ezartzen da 1/2004 Lege Organikoaren, abenduaren 28koa eta genero-indarkeriaren aurkako babes integrala emateko neurriei buruzkoa, 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura.
• ANDALUZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA: 13/2007 legea, azaroaren 26koa eta genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes integralerako neurriei buruzkoa.


Igo

Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.