Sonia Durán andreari eta Leire
Combo andreari, ARGITAN-CENTRO ASESOR DE LA MUJER elkarteko arreta
psikologikorako taldeko kideei, elkarrizketa.
Sonia Durán Carretero
Psikologian eta Kriminologian lizentziatua da eta Psikologia klinikoan
eta Osasun Psikologian masterra du. Argitan zentroko arreta psikologikorako
taldean sartu aurretik, bere jarduera profesionala elikadura-jokabidean
asaldurak dituzten pazienteei psikoterapia eskaintzen garatu zuen.
Leire Combo Freire andreak Psikologiako lizentziatura lortu zuen
Deustuko unibertsitatean eta Psikopatologia Klinikoko masterra
egin zuen Bartzelonako Ramón Llul unibertsitatean, Vidal
i Barraquer Fundazioaren eskutik.
Sonia,
noiz inauguratu zen ARGITAN-CENTRO ASESOR DE LA MUJER? Zein testuingurutan
erabaki zen horrelako zentro bat irekitzea? Nolako zerbitzuak
eskaintzen ditu? Zein esparrutan esku hartzen da?
1996ko martxoan hasi zen lanean
ARGITAN zentroa. Barakaldoko emakumeek generoarekin erlazionatutako
arazoei erantzungo zien zerbitzurik ez zegoela ikusi zuten eta
behar horri erantzuteko sortu zen ARGITAN.
Aholkularitza
juridikoa-lanekoa, laguntza psikologikoa eta gizarte-aholkularitza
dira, funtsean, ARGITANek eskaintzen dituen zerbitzuak. Gainera,
hainbat jarduera garatzen dira, generoaren ikuspegitik guztiak,
hala nola tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, elkarrizketak…;
era berean, generoa dela eta eragindako egoera bidegabe guztiak
salatzen dira eta herritarren kontzientziazioa lortzeko lan egiten
da.
Zentrora etortzen diren emakume
gehienak Barakaldon bizi dira, baina inguruko emakumeak ere etortzen
dira (ezkerraldekoak, meategien ingurukoak), Bilbo Handikoak barne
hartuta.
Ondorengo taulan ikus daitezke gure
funtzionamendua laburbiltzen duten hainbat datu:
| Harremanetan
jartzeko |
Telefonoa: 944 782
102
|
| Arreta-ordutegia |
Arreta juridikoa, lanekoa
eta gizarte-orientazioa
-
Astelehenetan eta ostiraletan, 11.00-13.00
h
-
Asteazkenetan, 17.00-19.00 h
Arreta psikologikoa
- Aldez aurretik hitzordua eskatu
|
| ARGITAN
osatzen duten profesionalen kopurua |
15 (abokatuak,
maistrak, psikologoak, gizarte-langileak eta hezitzaileak...)
|
| Emakumeei
arreta ematen dieten profesionalen kopurua |
9 (2 abokatu,
3 orientatzaile eta 4 psikologo)
|
| Eskainitako
ordu kopurua |
Arreta juridikoa eta
lanekoa: 6 ordu astean
Arreta psikologikoa:
|
| 2007an
arreta emandako lagun kopurua |
379 emakume
guztira.
Banakako arreta psikologikoa:
92
|
Leire,
emakumeekin erlazionatutako zein alderdi lantzen edo indartzen
dira zentroan?
ARGITANetik desberdintasuna, diskriminazioa
edo indarkeria sexista jasaten duten emakumeen beharrei erantzuten
saiatzen gara, kasuan kasuko egoera eta ezaugarri guztiak kontuan
hartuta.
Sonia, zentroak
eskaintzen dituen prestazioak zabaltzeko aukera aztertu al duzue?
Antzeko lana egiten duten bestelako elkarteekin harremanik al
duzue?
Emakumeen elkarte bat gara eta gure
lana funtzio soziala betetzean datza, betiere ikuspegi feminista
batetik. Hastapenetan erabaki ziren helburu orokorrak ez ditugu
aldatu, hain zuzen ere: erkidegoa genero-arazoen aurrean sentsibilizatzea
bilatzen dugu, emakumearen diskriminazioa eragiten duten arrazoiak
baztertzen lagunduko duten balio-aldaketa ahalbidetzeko; emakumeen
bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, informazioa eta aholkularitza
soziala, juridikoa, psikologikoa eta sexuala emanez; bi sexuen
arteko berdintasuna eta emakumeak bizitza sozioekonomikoan, kulturalean
eta politikoan erabat integratzea ahalbidetuko duten baldintzak
sustatzen eta indartzen ditugu; edozein motatako diskriminazio
salatzeko lan egiten dugu.
Eskualdeko emakumeen elkarte ia
guztiekin dugu harremana (ezkerraldekoekin eta meategien ingurukoekin),
bai eta gizarte-talde ugarirekin ere.
“Berdintasunezko
hezkuntza eta aukera-berdintasuna eta erabakiak hartzeko
boterea funtsezkoak dira genero-desberdintasunen eta diskriminazioen
ondorioz indarkeriarik eragingo ez duen gizarte bat osatu
nahi bada.” |
Leire, zentrora
hurbiltzen diren emakumeen artean, zeintzuk dira egiten dituzten
kontsulten arrazoi nagusiak?
Gurera hurbiltzeko arrazoi
nagusia banantzea/dibortzioa eta horrekin erlazionatutako
alderdi oro izaten da: seme-alaben zaintza eta babespea, banantzeak/dibortzioak
ekarritako egoera ekonomikoa, mantenu-pentsioak, eta abar. Banantzeari
buruzko informazioa eskatzen duten emakume asko tratu txar psikologikoak
edota fisikoak jasandako emakumeak izaten dira.
Adierazitako guztiagatik eta Osasun
Publikoko Zerbitzuek emakumeen berariazko gizarte-arazoei –tratu
txarrak, depresioa, bikoteko arazoak, banantzeko orduan zailtasunak,
elikadura-asaldurak…- behar bezalako arreta ematen ez dietelako,
urtetik urtera gero eta emakume gehiagok behar dute arreta
psikologikoa.
Laneko arazoak direla eta kontsulta ugari egiten zaizkigu
halaber. Eta baliabiderik ezaren ondorioz sortutako arazo ekonomikoak
gainditzeko gizarte-laguntzei buruzko informazio
ugari eskatzen zaigu era berean.
Sonia, azaldu
itzazu bikotekideen aldetik tratu txarrak jasaten dituzten emakumeekin
ARGITANek garatzen dituen arreta psikologikoko metodoak.
“Lurraldean
gertatzen den genero-indarkeriari buruzko datuak jasotzea
eta bateratzea funtsezkoa da emakumeek bizi dituzten egoerak
ondo ezagutzeko, gizarteko arazo horrek duen garrantzi handia
ulertzeko eta islatzeko eta esku hartzeko modu egokia aztertzeko;
era berean, funtsezkoa da herritar guztien eskura jarriko
den baliabideen mapa bat lantzeko eta osatzeko.” |
Arreta psikologikorako
zerbitzuaren barruan banakako arreta eta taldekoa eskaintzen
da.
Kontsulta gehienak depresioa, bikoteko arazoak, tratu txar fisikoak
eta psikologikoa, autoestimu baxua, eta abar bezalako arazoekin
erlazionatuta egoten dira. Tratu txarrak, bortxaketa, abandonua,
eta abar bezalako egoerak bizi izan dituzten emakumeei laguntza
eta babes psikologikoa ematen zaie, hartara, emakume horiei bizitako
egoera traumatikoak gainditzen laguntzeko. Zenbait kasutan, jarraipen
bat egiten da eta, hala badagokio, zerbitzu espezializatuagoetara
bideratzen dira pazienteak.
Gaur egun ahalegin handia egiten ari gara taldeko
arreta egokia eskaintzeko, izan ere, Autoestimua
indartzeko Taldeak sustatzeko eta zabaltzeko erabakia hartu
da. Oso garrantzitsua eta beharrezkoa da emakumeentzat talde horietatik
egiten den lana. Horrez gain, gurean garatzen ditugun Autodefentsako
Tailerrak ere oso garrantzitsuak dira eta emakumeen segurtasuna
eta konfiantza, hau da, emakumeen autoestimua azken finean, hobetzeko
balio handiko bitartekoa direla azpimarratu behar da.
Leire eta Sonia,
indarkeria pairatzen duten emakumeen arreta psikologikoari dagokionez,
zaila al da maila emozionalean esku hartzea? Zein alderdiri eskaini
behar zaio arreta handiagoa? Zein oztopo gainditu behar dira esku-hartze
eraginkorra egiteko?
Garrantzi handikoa da indarkeria
jasan duten emakumeek bizitza emozional orekatsua berreskuratzea;
hori dela eta, emakumeei euren burua maitatzen eta errespetatzen
irakatsi behar zaie, izan ere, indarkeria jasan duten emakumeen
kasuan, emozioak nabarmenki kaltetuta eta eraginda egoten dira.
Sonia, nolakoa da zentrora jotzen duten emakumeek
erakusten duten jarrera?
Jakin badakite lan handia eta zaila
egin behar dutela, baina indartsu ikusten dute euren burua eta
lortuko dutelako konfiantza dute.
Leire, nork baztertzen
du berdintasunaren legitimitatea? Prebentzioa al da bidea?
ARGITANen arreta pertsonalizatuaren
eta taldekoaren bitartez emakumeen ongizate pertsonala eragozten
duten eta generoarekin erlazionatuta dauden arrazoi kulturalak
eta sozialak aztertzen ditugu. Izan ere, garrantzi handikoa da
emakumeak bizi duen arazoa arazo indibiduala ez baizik eta taldekoa
dela ohartzea, hau da, arazoaren jatorria gizartean dagoela azpimarratzea
eta ulertzea. Horrenbestez, berdintasunezko hezkuntzak, aukera-berdintasuna
ziurtatuko duen prestakuntzak eta erabakiak hartzeko botereak
berebiziko garrantzia dute generoaren eraginez sortutako desberdintasunen
eta diskriminazioaren ondorioz indarkeriarik sortuko ez duen gizarte
bat osatzeko bidean.
Sonia eta Leire,
kontuan hartuta ARGITANek Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokian
parte hartzen duela, zein balorazio egiten duzue ARGITANek aipatu
organismoan egin duen ibilbidearen gainean? Zein ekarpen egin
da emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurka garatutako borrokan?
Zein alderdi indartu beharko lirateke?
"Kontsulta
gehienak depresioa, bikotekidearekin izaten diren arazoak,
tratu txar fisikoak eta psikologikoak, autoestimu baxua
eta abar bezalako gaiekin erlazionatutakoak izaten dira.
Tratu txarrak, bortxaketa, abandonua, eta abar jasan duten
emakumeei laguntza psikologia ematen zaie, hartara, emakume
horiei bizitako egoera traumatikoak gainditzen laguntzeko.
Zenbait kasutan, jarraipen bat egiten da eta, hala badagokio,
zerbitzu espezializatuagoetara bideratzen dira pazienteak" |
Lurraldean gertatzen den genero-indarkeriari
buruzko datuak jasotzea eta bateratzea funtsezkoa da emakumeek
bizi dituzten egoerak ondo ezagutzeko, gizarteko arazo horrek
duen garrantzi handia ulertzeko eta islatzeko eta esku hartzeko
modu egokia aztertzeko; era berean, funtsezkoa da herritar guztien
eskura jarriko den baliabideen mapa bat lantzeko eta osatzeko.
Indarkeria pairatzen duten emakumeekin dugun harremanak ematen
digun esperientzia oinarrian hartu eta arazoaren ikuspegi erreal
bat osatzea bilatzen dugu. Xede horrekin, maila orotan esku hartu
behar dela uste dugu: informazioa eman, arreta eta babesa eskaini,
baliabide ekonomikorik ez duten emakumeei prestazioak eskaini
eta, jakina, tratu txarrek eragindako egoera zailei aurre egiteko
eta horiek gainditzeko laguntza emozionala eta psikologikoa eman.
Gure ustez, genero-indarkeriari aurre egiteko baliabide eta bitarteko
hurbilekoak, ezagunak eta denboran aldatzen ez direnak eskaini
behar dira eta, era berean, ondo koordinatu behar dira guztiak,
tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen bizitza hobetu nahi bada.

|