Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2008ko Ekaina | 8. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 KONTUAN HARTU


Dokumentuak:

DROGA MENPEKOTASUNEN EUSKAL BEHATOKIA:
“Estudio documental sobre drogas y violencia de género”

“Estudio documental sobre drogas y violencia de género” ikerlanaren helburu nagusia da drogek genero-indarkerian duten eragina aztertzea. Ildo horretan, alde batetik kontuan hartu da maskulinitateak estupefazienteen kontsumoan eta erabileran duen eragina eta, bestetik, maskulinitateak etxeko indarkerian eta sexu-indarkerian duen eragina.

Abiapuntutzat hartu da emakumeen aurkako indarkeriazko jarrera erakusten duten gizonek indarkeria bera legitimo egiten duen ideologia bati jarraitzen diotela; eta horrelako jarreren atzean baldintza pertsonal bereziak edo drogen kontsumoa egoten da askotan. Hori guztia kontuan hartuta, aipatutako ikerketan ikuspegi antropologikotik eta kulturaletik aztertzen da indarkeriaren fenomenoa eta drogen eta indarkeriaren eta kontsumoaren eta generoaren arteko paralelismoak aztertzen dira: eta, genero-indarkeriari dagokionez, identitate maskulinoa nola egituratzen eta osatzen den aztertzen da.

Azterketa horren bitartez prebentziozko eta esku hartzeko politikak diseinatzen laguntzea bilatzen da, eta, amaitzeko, etorkizunean esku hartzeko gomendioak ematen ditu. Besteak beste, garrantzi handia ematen zaio prebentzio-sistema egoki bat osatzen lagunduko duten ikerketa kualitatiboak lantzeko beharrari; eta ematen diren gomendioen artean aipa daitezke, besteak beste, esparru juridikoan eta polizialean neurriak hartzea, sentsibilizazio-neurriak hartzea, hezkuntza eta prestakuntza espezializatua eskaintzea eta erasotzaileen errehabilitazioa.

 

Informazio gehiago: http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net

Subir

Legeria:

EUSKO JAURLARITZA: 2007ko azaroaren 29ko agindua, Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantza sailburuarena; horren bidez ezartzen da 1/2004 Lege Organikoaren, abenduaren 28koa eta genero-indarkeriaren aurkako babes integrala emateko neurriei buruzkoa, 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura.

Defensoría1/2004 Lege Organikoaren, abenduaren 28koa eta Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa, 27. artikuluan zehaztu da genero-indarkeriaren biktima izan eta adina, prestakuntza-maila eta gizarte-ezaugarriak kontuan hartuta baldintza bereziak betetzen dituzten emakumeentzako gizarte-laguntzen esleipena. Aipatu legean zehaztutako xedapen ekonomikoen bitartez euren bikotekideen aldetik tratu txarrak jasan dituzten emakumeen gizarteratzea ziurtatzea bilatzen da eta abenduaren 2ko 1452/2005 Errege Dekretuak garatzen ditu xedapen ekonomiko horiek.

Justizia, Enplegua eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko Aginduari dagokio biktimentzako diru-kantitateen emakida eta ordainketa agintzea: horretarako prozedura aipatu aginduaren artikuluetan adierazten da eta, bertan zehazten dira, halaber, pertsona onuradunek bete behar dituzten baldintzak: errenta-maila, laguntzen zenbatekoa, beharrezkoa den dokumentazioa, kudeaketa, ebazpena, baliabideak eta antzekoak.

 

Informazio gehiago: http://www.bizkaia.net

Subir

Legeria:

ANDALUZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA: 13/2007 legea, azaroaren 26koa eta genero-indarkeriaren aurkako prebentzio eta babes integralerako neurriei buruzkoa

Defensoría2007ko abenduaren 19an sartu zen indarrean genero-indarkeriaren aurkako lege andaluziarra. Aipatu legearen xedea da “genero-indarkeriarekin amaitzeko neurriak hartzea; horretarako, horrelako egoerak bizi dituzten emakumeentzako prebentzio-jarduerak garatuko dira eta babes integrala eskainiko da, indarkeriazko egoerak antzemateko neurriak, laguntza eskaintzeko neurriak eta egoera gainditzen laguntzekoak barne hartuta”.

Bitarteko edo tresna juridiko horri esker, genero-indarkeriari buruzko egoera erreala zein den ezagutzeko ikerketak sustatuko dira. Ildo horretan, prebentzio- eta sentsibilizazio-plan integral bat adostuko da eta, horren bitartez, hainbat neurri hartu ahal izango dira hezkuntza, publizitate, komunikabide eta abar bezalako esparruetara zuzenduta eta, era berean, profesionalen prestakuntza indartuko da esparru judiziala, hezkuntza, osasuna eta segurtasuna bezalako esparruetan; hori guzti hori lortzeko, Andaluziako Juntako Administrazioaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren artean akordio bat sinatuko da, Segurtasun Plan pertsonal bat arbitratzeko.

Gainera, Andaluziako Juntako Herri Administrazioek laguntza sozioekonomikoak emango dituzte biktimen eta euren kargura dauden mendeko pertsonen artean banatzeko. Era berean, etxebizitza babestuko sustapenetan etxebizitzen erreserba-kupo bat utziko zaie.

Amaitzeko, berdintasunaren kudeaketaz arduratuko den sailak, emakumeen aurkako indarkeriaren esparruan eskumenak dituzten Herri Administrazioen eta erakundeen artean koordinazioa eta lankidetza ziurtatzeko akordioak sustatuko ditu.
  Informazio gehiago: http://boja.cica.es

Subir

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.