Txostena
“Genero-indarkeria desberdintasunerako tresna gisa”.
Egilea: Andrés Montero Gómez
Andrés Montero Gómez jaunak,
Indarkeriaren Psikologiaren Espainiako Sozietatearen lehendakari
eta Genero Indarkeriari buruzko Estatuko Behatokiko Adituen Batzordeko
kide denak, joan den azaroan Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako
SARE 2008 biltzarrean -“Espacios y tiempos para la igualdad:
masculinidad y vida cotidiana”- aurkeztu zuen “Violencia
de género como instrumento de desigualdad” (Genero-indarkeria
desberdintasunezko bitarteko gisa) txostena.
1996an Osasunaren Mundu Erakundeak
“indarkeriaren” definizioa eman zuen: “indar
edo botere fisikoaren nahitako erabilera, mehatxu moduan, nork
bere kontra edo pertsona, talde edo erkidego baten kontra, lesioak,
heriotza, kalte psikologikoak eta garapenaren asaldurak eragiten
direnean”. Andrés Montero Gómezek kontzeptu
“medikalizatu” hori kritikatzen du, izan ere, osasun
publikoaren esparrutik, indarkeriazko jarrerek osasun publikoaren
aurka egiten dute, erasotzailearen irudia jarrera eta jokabidearekin
erlazionatutako arazo baten biktima gisa aurkezten da eta tratamendu
psikoterapeutiko eta mediko egokia emanez senda daitekeela esaten
da. Baina ez da kontuan hartzen batzuetan indarkeria erabiltzen
duen pertsonak nahita egiten duela, kontzienteki eta, ondorioz,
berak erabakitzen du indarkeria erabiltzea eta biktima bere mende
hartzeko erabiltzen du.
Oinarrian boterea,
menpekotasuna eta disimetria dituen pentsamendu-modelo
horren aurrean, hain zuzen kontrakoa adierazten duten
printzipioak oinarrian hartzen dituen beste eredu bat
aldarrikatzen da: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna
eta simetria, generoa dela eta eragindako tratu txarren
gaitzespena lortzeko.
|
Alkohola, drogak, zeloak, laneko
arazoak, bulkadak kontrolatzeko ezintasuna eta asaldura psikikoak
dira Estatuko Ikerketa Soziologikoen Zentroak eta Bruselako Eurobarometroak
egindako ikerketan gizonezkoen indarkeriari buruz galdetutako
pertsonek adierazitako arrazoi nagusiak; horrela, beraz, kanpoko
arrazoietara jotzen da gizarteak baztertzen duen indarkeriazko
jarreraren justifikazio psikologikoa aurkitzeko. Hala ere, Monterok
dioenez, “Ezin daiteke inoiz esan, edo oso gutxitan behintzat,
gizon batek erasotu nahi duelako erasotzen duela, helburu bat
lortzeko jokabiderik eraginkorrena dela uste duelako jotzen edo
erasotzen duela, eta helburu hori dela emakume batekin duen harremana
ulertzeko modu bakarra eta emakumeak erlazioan betetzen duen funtzioari
erantzun diola”.
Con rotundidad, el experto desecha
la enfermedad mental como condicionante del proceder violento
en los agresores, trayendo a colación dos corrientes de
pensamiento psicológico: la escuela innatista y la interaccionista.
La primera de ellas sostiene que la agresividad instintiva, inmanente
a la naturaleza humana y controlable mediante estrategias catárticas,
puede llegar a acumularse en nuestro interior hasta alcanzar tal
punto de saturación que nos conduce a proyectarla al exterior,
mientras la interaccionista postula que la agresividad procede
de la relación establecida entre la persona y su entorno.
Ambas teorías descansan sobre los componentes de la violencia,
diferenciándose en que una se centra en el biológico,
otra en el adquirido.
Erasotzaileei egindako
azterketa psikologikoetan, delituaren aurrean errugabetzat
jotzen dute euren burua eta “ezer txarrik egin ez
dutela” azpimarratzen dute; beraien asmoa emakumeen
jokaera ez-egokia zuzentzea dela.
|
Monterok, horrenbestez, baztertu
egiten du adimen-gaixotasuna erasotzaileen jarrera bortitza justifikatzeko
eta pentsamendu psikologikoaren bi korronte gogoratzen ditu: eskola
innatista eta interakzionista. Lehenengoaren arabera, agresibitate
instintiboa, gizakiak berezkoa duena eta estrategi katartikoen
bitartez kontrola daitekeena, gure barruan gordeta eduki dezakegu
eta gerta daiteke kanpora ateratzea; bigarrenaren arabera, berriz,
agresibitatea gizabanakoak bere ingurunearekin duen erlaziotik
sortzen da.
Bi teorien kasuan indarkeriaren osagaiak aztertzen dira: batek
alderdi biologikoari ematen dio garrantzia eta besteak kanpotik
hartutako zerbait dela defendatzen du.
“Ezin daiteke
inoiz esan, edo oso gutxitan behintzat, gizon batek erasotu
nahi duelako erasotzen duela, helburu bat lortzeko jokabiderik
eraginkorrena dela uste duelako jotzen edo erasotzen duela,
eta helburu hori dela emakume batekin duen harremana ulertzeko
modu bakarra eta emakumeak erlazioan betetzen duen funtzioari
erantzun diola”.
|
Monteroren ustez, erasotzaileek
alkohola eta drogak kontsumitzen dituztenean errazagoa da indarkeria
agertzea, baina horrek ez du esan nahi erasotzaileek inkontzienteki
erasotzen dituztenik emakumeak. Horrela, erasotzaileei egiten
zaizkien azterketa psikologikoetan, errugabeak direla esaten dute,
“ezer txarrik egin dutela” azpimarratzen dute. Emakumeen
okerreko portaera zuzendu nahi dute eta, horretarako, kanpotik
ikasitako eta bereganatutako arauak jarraitzen dituzte eta emakumezkoen
okerreko portaera zuzentzea bilatzen dute. Horrela ulertzen baitituzte
gizonen eta emakumeen arteko harremanak.
Indarkeria emakumeak menderatzeko
tresna gisa erabiltzen dutenek ulertzen dute indarkeriazko jarrerak
etekinak ekarriko dizkiola. Oinarrian boterea, menpekotasuna eta
disimetria dituen pentsamendu-modelo horren aurrean, hain zuzen
kontrakoa adierazten duten printzipioak oinarrian hartzen dituen
beste eredu bat aldarrikatzen da: gizonen eta emakumeen arteko
berdintasuna eta simetria, generoa dela eta eragindako tratu txarren
gaitzespena lortzeko.
Testua osorik irakurri nahi duenak
ondorengo helbidean eskura dezake txostena:
http://www.sare-emakunde.com/media2/contenidos/archivos/Montero.A_07_cast.pdf

|