.::. Aurkezpena
Emakumeen aurkako indarkeriari
buruzko baliabideen Atlasaren lehen edizio honek ahalegin
berezia egin du Behategiak jasotako informazioaren zati
handia modu grafikoan jartzeko. Beraz, Behategia martxan
jarri zenetik bi urte pasatu ondoren, denbora horretan bildutako
informazioaren berri emango dugu.
Atlasak zerbitzuen mapa modu
argian marrazten du, izan ere, genero indarkeriaren definizio
orokor batean oinarrituta (sexuaren araberako desberdintasunen
muturreko adierazpena), oinarrizko galdera bati erantzun
nahi izan zaio mapen bidez, alegia: nork zer egiten du?
Emakumeen aurkako indarkeria kultura orokor eta baztertzaile
baten barruan kokatzen da, hau da, emakumeen eskubide eta
askatasun berdintasuna ukatzen duen kultura batean. Beraz,
bi norabideko azterketa egin dugu: alde batetik, indarkeria
horri aurre egiteko eta berarekin amaitzeko dauden politiken
azterketa; eta bestetik, Euskal herriko botere publikoek
emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean eginiko
esku-hartzeak eta erabilitako irizpideak era orokorrean
egituratzen dituzten tresnen azterketa. Halaber, aztertutako
tresnak baliagarriak dira, erantzun baldintzak hobetzeko
eta sexuaren araberako indarkeriaren oinarri diren estereotipoak
hausteko.
.::. Informazioari eskura
Mapen ikustarazte
Beheko irudian sakatu ezkero
artxibo dinamiko batera helduten zara, edo bestela hurrengo
loturatik: Emakumeen Aurkako
Indarkeriari Buruzko Baliabideen Bizkaiko Lurralde Historikoaren
Atlasa. Hooretarako Flash Player behar izango duzu zure
ordenagailuan, programa txiki bat artxibo honen modukoak
ikus dezazun. Hurrengo helbidean deskargatu ahal dozu Flash
Playerren azkenengo bertsioa, artxibo hau ondo ikus dezazun:
Flash Player deskargatu.

Informe global (PDFko bertsioa)
Beste aldetik, PDF formatoan
nahi baduzu eskuratzea dokumentu hau, hurrengo helbidean
deskargatu ahal dezakezu: Emakumeen
Aurkako Indarkeriari Buruzko Baliabideen Bizkaiko Lurralde
Historikoaren Atlasa.