Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
        Buzoia  
  Behatokiko Logoa
Icono de Emailovgb.bgib@bizkaia.net
Definizioko argazkia
     
     
   
  Kideak  
  Bilerak  
  Dokumentuak  
  Loturak  
  Harremana  
     
 
 
 
Behatokiaren Buletina
 
 
 
   

""  Definizioa

.::. Definizioa

Erakunde honen sorrera Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 18ko 53/2003 Dekretu Foralak arautzen du (BAO, 63 zk., 2003ko apirilaren 1ekoa); dekretu hori azaroaren 9ko 188/2004 Foru Dekretuak aldatu zuen (BAO, 226 zk., 2004ko azaroaren 23koa).

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokia Gizartekintza Sailari atxikitako kide anitzeko organo bat da, aholkularitza-izaera duena eta zuzenean Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Saileko foru diputatu jaunaren menpe dago.

Ume, Emakume eta Ezintasundunen Zuzendaritza Nagusiari dagokio beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

Behatokiaren helburu nagusia informazio-sistema bat eraiki eta Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumezkoen aurka gertatzen diren indarkeria-egoerak zaindu eta horien segimendua egitea da, baita abian jarritako politika instituzionalen ondorioen segimendua egitea ere, hartara, dauden baliabideak benetan dauden beharretara egokitu ahal izateko.

.::. Aurrekariak

2000 urteko maiatzean, “Foru Plana, aukera berdinak emakumeek eta gizonezkoek izan ditzaten eta genero politikak ezar daitezen (2000-2003)” plana onestean (gerora 2004-2007 aldirako berretsia)Bizkaiko Foru Aldundiak bere ekintzen artean honakoa finkatu zuen: “Lan talde bat antolatu eta koordinatu behar da, familiaren barneko indarkeria kasuetan esku har dezan. Lan talde hori teknikoa, jakintzagai anitzekoa eta erakundeen artekoa izango da; talde horren zereginen artean, beharbada nabariena izan daiteke, etxeko indarkeria kasuetan, oso-osoko laguntza emateko proposamenak aztertu eta egitea, generoaren inguruko ikusmirari helduta, eta egungo baliabideak behar bezala erabiliz” (6.1.2. ekintza).

Halaber, Bizkaiko Batzar Nagusietako Gizartekintza Batzordearen baitan Emakumeen aurkako Tratu Txarrei buruzko Ponentzia garatu zen, eta hor, besteak beste, “Bizkaiko genero indarkeriaren behatokia” sortzea bultzatzearen beharra mahairatu zen, errealitate hori bere alderdi guztietan ezagutzeko informazio eta datuak biltzeko. Ponentzia horretan adierazi zen behatokian, Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, udalerri handi eta mankomunitateekin batera emakumeen erakundeek ere parte hartuko zutela.

.::. Helburuak

Behatoki honek bi helburu nagusi ditu:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeen aurka gertatzen diren indarkeria egoeren errealitatea eta garapena ezagutzea.
  2. Genero-indarkeriaren arloan erakunde publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioak hobetzeko proposamen eta gomendioak egitea.

.::. Zereginak

Helburuei dagokienez:

• Informazioa biltzeko sistema bat diseinatu eta aplikatzea genero indarkeria egoeretan laguntzeko arlo ezberdinetarako.

• Egun dauden sistemen bitartez eta berariaz xede horretarako sortutakoen bitartez jasotako informazioa aztertzea.

• Informazioa biltzeko sistemak hobetzeko gomendioak eta proposamenak egitea.

• Egoera ebaluatzeko eta segimendua egiteko adierazleak osatzea.

• Aplikazio informatiko bat diseinatu, abian jarri eta mantentzea Bizkaiko Lurralde Historikoan gertatzen diren genero indarkeriazko egoeren arloko datuak bildu eta prozesatzeko.

• Beste erakundeekin parte hartu eta harremanetan egon eta beste administrazioetako ekintza onen berri izan.

• Genero indarkeriazko egoeren diagnostikoa eta garapenari buruzko azterketa eta txosten teknikoak egitea proposatzea.

• Genero indarkeriaren biktimei zuzendutako osoko neurrien egokitasuna aztertzea eta horien ondorioak eta eraginak ikertzea.

• Gomendioak eta proposamenak egin Bizkaiko genero indarkerian eragingo duten baliabideen eskaintzak hobetzea sustatzeko.

• Elkartruke eta komunikazio foro bat eratzea eta horren bitartez genero indarkeriaren arloko ikerketa taldeen azterketa eta ikerketa lanak erraztea.


Behatokiaren jardunbideari berari dagokionez:

• Behatokiak gauzatutako ekintzen urteko txostena egitea.

• Bere antolakuntza eta jardunbide erregelamendua egitea.

Igo