Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren 2012ko martxoaren 13ko Foru Erabakiaren bidez, Gernika-Markinako Alde Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren Hasierako Onespenaren Agiria jendaurrean jartzeko epea 2012 maiatzaren 30arte luzatzeari ekin zaio.
Apirilaren 3tik aurrera Gernikan antolatutako erakusketa Udaleko Kultur Etxean egongo da.
Aldundiak, 2011ko abenduaren 27ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez, lehenengo onespena eman zion Gernika-Markina Eskualde Egituraren Lurralde Zatiko Planari. Aipatu alde funtzionala udalerri hauek osatzen dute: Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta y Ziortza-Bolibar.
Plan hori bi hilabetez egongo da jendaurrean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Epe horretan, plana interesdunen eskura egongo da Lehendakaritza Sailaren bulegoetan (Udal Harremanetarako eta Hirigintzarako Zuzendaritza Nagusia), Rekalde zumarkalea 18- 4. solairuan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, oharrak edo iradokizunak egin ahal izateko. Hala ere, agiri horiek aurkezteko legez aurreikusitako beste edozein bide erabil daiteke. Orri honetan ere era guztietako ekarpenak egiteko aukerak eskaintzen da. Oharrak eta iradokizunak.
Beste alde batetik, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko Didaktika Gelan (Allende Salazar Kalea, 5) baita Markina-Xemeingo Udaletxean (Goiko Portala, 4)ere planaren ale bana egongo da.
Horrez gain, Lurralde Zatiko Plan hau Bizkaiko Foru Aldundiaren http://www.bizkaia.net/hirigintza/lurraldekozatiegitasmoa web orrian konsulta daiteke.

Aldizkari Ofiziala, Lan Publikoa, Su Itzaltze...
Lurralde Plan Partzialak
Bizkaiko area funtzionalen lurralde-antolamendua