Hemen zaude:
Transkripzioaren data egun honi dagokio: 2012/05/21
Iosu Madariaga Ingurumeneko foru diputatua eta Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatua ondoan zituela, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Ortuellan eta Trapagaranen burutu diren bi proiektuak ezagutu ditu. Bertziklatu hondakin handiak tratatzeko plantako instalazio berriak eta ia lau kilometroko bidegorri berria dira.
Emakume Abertzale Batza sortu zela 90 urte betetzen direnean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Araka ikertaldearekin eta GOAZ museum-ekin elkarlanean, hitzaldien eta mahai-inguruen ziklo bat antolatu dute emakumeok gizartean bete zuten egitekoa aztertu eta haren gainean eztabaidatzeko. Ahaldun Nagusia zikloa irekitzeko ekitaldian izan da.
Bizkaiko Foru Aldundiak Egin eta Ekin programaren laugarren edizioko akzesitak eta sariak banatu ditu. Programa horren helburua da DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzea. Aurten, 19 ikastetxetako 766 ikaslek parte hartu dute. Guztira, nerabeek 132 proiektu aurkeztu dituzte bi lan modalitateetan: 84 asmakizun eta 48 negozio-plan.
José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin die Iparraldeko politika, gizarte eta kultura arloetako ordezkari batzuei. Taldearen argazkia egin dute, ondoren, José Luis Bilbaok lurralde bien gaur egungo egoeraz eta errealitateaz hitz egin du hautetsi, alkate, enpresaburu, Eusko Ikaskuntzako kide, Euskaltzaindiko kide diren ordezkari horiekin.
Helburua: Goi mailako Zentroetan ikerketa proiektuak egiteko laguntza programa
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/01etik 2012/05/31ra arte
Helburua: Etxeko hondakin organikoak biltzeko edukiontzia ezartzeko diru-laguntzak
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/13tik 2012/10/01ra arte
Helburua: Aldundiaren 59/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, Pedro M. Unanue Bilbo Bizkaia XIV. Nazioarteko Kantu Lehiaketaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena
Eskabideak aurkezteko epea: 2012/04/03tik 2012/10/19ra arte
2001 Errenta Kanpaina eta Ondare Aitorpena
Maiatzaren 2tik ekainaren 29ra
Bizkaiarentzat, zuretzat
Renta 2011, Declaración de Renta y Patrimonio
Del 2 de mayo al 29 de junio
Para tí, para Bizkaia
M. Josune Ariztondo Kulturako diputatuak BizkaIdatz Sariak banatu ditu Foru Liburutegian. Elene Etxaniz, euskarazko atalean, eta Eva Vidal, gaztelaniazkoan, izan dira irabazleak. Parte-hartzaileek (guztira, 47) bukaera eman diote bi idazlek hasitako narrazioei. Katixa Agirre eta Álex Oviedo izan dira lanak hasi dituztenak, 4. edizio honetan. Lehiaketaren helburua da bizkaitarren irudimena eta literatur arloan sormena lantzea.
2011ko martxoan inauguratutako frontoia, Miribillako auzo bilbotarrean dago. Edukiera gehien duen frontoi laburra da, izan ere 3.000 pertsonentzako lekua du. Kristalezko errebotea, beltz koloreko paretak, harrizko frontis eta zorua eta instalazio erantsi bikainak ditu. Berrikuntza gisa, lehen aldiz Bizkaia Txapelketa antolatu da 5 ½ ko modalitatean binakako esku-pilotan. Informazio gehiago: www.bziakaiafrontoia.com
Foru Aldundiko aretoek eta pinakotekek bat egin dute Museoen Nazioarteko Egunarekin. Aurtengo leloa Museoak mundu aldakor batean. Erronka berriak, inspirazio berriak da. Jardueren artean, Kultura diputatuak nabarmendu du museoak kalera irtengo direla. M. Josune Ariztondok hilaren 18an museoak bisitatzera animatzeko deialdia egin du. Bizkaiko Museoek doako jardunaldiak eta opariak prestatu dituzte ostiralerako.
Juan María Aburtok Gobernu Kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Zenbait zergaren araudia aldatuko da 2012 eta 2013rako neurrietara egokitzearren. Kulturako foru sailak zenbait diru-laguntza emango ditu. Aldundiak \\
| Eguraldia : | Hodeitsua | ![]() |
Euritsua | ![]() |
Zati baten hodeitsua | ![]() |
Eguzkitsua | ![]() |
Aldagarria | ![]() |
Elurra | ![]() |
|---|
| Eguna | Eguraldiaren iragarpena | Gutxieneko tenperatura | Gehienezko tenperatura | Tenperaturak |
|---|---|---|---|---|
| Gaur | ![]() |
12 | 19 | ![]() |
| Bihar | ![]() |
8 | 17 | ![]() |
| Eguraldiaren iragarpena | Gutxieneko tenperatura | Gehienezko tenperatura | |
|---|---|---|---|
| Enkarterriak | ![]() |
8 | 16 |
| Bilbo Handia | ![]() |
10 | 17 |
| Durangaldea | ![]() |
8 | 17 |
| Lea-Artibai | ![]() |
9 | 16 |
Omako Basoa da Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetariko bat. Land Art korrontearen adierazpena da eta Urdaibaiko biosferaren erreserban dago. Baso margotuan, figurak sortu eta eraldatzen dira bisitari bakoitzaren imajinazioari esker. Audio-gida eta seinu-gida bidezko bisita gidatuak egiten dira. Informazio gehiago www.bizkaia.net/oma edo 944 651 657 telefonoan.
Bizkaiko trafikoaren egoerari buruzko informazioa helbide honetan begira dezakezu: Bizkaimove.