saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

DATORREN IGANDEAN, MAIATZAREN 13AN BELAUNALDI ARTEKO 2. MARTXA

Osteguna, 2012(e)ko Maiatzaren 10a 13:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Ekitaldi hau NAGUSIAK-Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatu du, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren Gizarte Ekintzaren babesarekin eta Gurutze Gorriaren eta nagusien nahiz kirol alorreko beste hainbat erakunderen laguntzarekin.

Datorren igandean, maiatzaren 13an, Bilboko Areatzan hasiko den Belaunaldi Arteko 2. Martxak Argazki rally-a ere izango du.

Bilbon, 2012ko maiatzaren 10ean. Datorren igandean, maiatzaren 13an, NAGUSIAK elkarteak (Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea) antolatutako ‘Belaunaldi arteko 2. martxa‘; hartuko du Bilbok. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren Gizarte Ekintzaren babesa ez ezik, Gurutze Gorriaren eta era guztietako (kirol elkarteak, nagusien elkarteak...) beste elkarte askoren laguntza ere jaso du.

Areatza izango da parte hartzaileentzako abiapuntua eta helmuga, eta hiru ibilbide bereizi izango ditu, hirurak ere hirian egin beharrekoak, lauak baina luzera ezberdinekin. Parte-hartzaileek eurek aukeratu beharko dute, beraz, zein ibilbide komeni zaien gehien. Adina edo sasoia ez dira garrantzitsuak eta, ildo beretik, ez da inolako izen-ematerik beharko. Izan ere, aitita-amamak, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin kirola egin eta ondo pasatzea da erakunde antolatzaileen asmoa.

Partekatzeko, eta ez lehiatzeko martxa

Belaunaldi arteko martxan ez da zenbakirik edo saririk egongo, ekitaldiaren asmoa ez delako lehiatzea, eta bai, aldiz, partekatzea: denbora partekatzea, edota belaunaldiz belaunaldi joan den denboran hainbeste aldaketa izan dituen hiri-eremua partekatzea. Eta adina albo batera utzita, parte-hartzaile guztiek elkarrekin parteka dezaten gainera, jardun fisikoaren bidez jokaera osasungarria bultzatzeko, ikuspegi holistiko eta integratzailearekin.

Hain zuzen, kirol ekitaldi horren helburua horixe da-eta: gizartearen garapena bultzatzeko, zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko jarduera partekatuak sustatzea, era kolektiboan nahiz banaka. Lehen esan dugun bezala, garrantzitsuena parte hartzeko gogoa da-eta.

Adin guztiei egokitutako hiru ibilbide

Irteera-ordua ezberdina da aukeratutako ibilbidearen arabera, baina guztiak ere ordu berean eta leku berean amaituko dira: Bilboko Areatzan, belaunaldi-arteko martxa elkarrekin ospatu ahal izateko. Honako hauek dira ibilbideak:

Ibilbideak

  • Horia: irteteko ordua: 10:00etan. Areatzatik Campo Volantin pasealekura; Unibertsitateen etorbidea, Euskalduna Zubia eta Olabeaga zeharkatu eta Zorrotzaraino helduko da. Bertan atzera egin, berriro ere Areatzara itzultzeko.
  • Ibilbide Berdea: irteteko ordua: 11:00etan. Campo Volantin pasealekua, Unibertsitateen etorbidea eta Euskalduna Zubia zeharkatzen ditu horrek ere, baina Itsas Museoaren parean abiapunturantz itzuliko da.
 
 
Aldundiaren logotipoa