saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

BIZKAIKO TURISMO SEKTOREKO 70 PROFESIONALEK ALDUNDIAREN JARDUNALDI TEKNIKOETAN PARTE HARTU DUTE EXPOVACACIONES AZOKAN

Ostirala, 2012(e)ko maiatzaren 11a 16:00

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bilbao Bizkaia markak azokan daukan erakustokira 1.800 pertsona hurreratu ziren atzo.

Asteburu honetan gastronomiak protagonismoa partekatuko du turismo eskaintzarekin eta BI2 markak azokan aurkezten dituen jarduerekin.

Irudien galeria

  • Ikusi irudia osorik: Stand en Expovacaciones
  • Ikusi irudia osorik: Público en el stand
  • Ikusi irudia osorik: Degustación de putxera de Las Encartaciones

Gaur goizean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, BECen egin diren Bizkaiko Turismoaren II. Jardunaldi Teknikoek sektoreko 70 profesional bildu dituzte. Horiek guztiek sakon aztertu dituzte turismo produktuen merkaturatzearen nondik norakoak –aurtengo edizioaren ardatza–, arlo horretako adituen eskutik.

Carlos González, Nobeltours enpresako Ipar Eskualdeko zuzendari komertzial ohia eta Basque Lands Servicios Turísticos enpresako zuzendaria, "Merkaturatzea bidaia-agentzietan" gaiari buruz aritu da, ikuspegi orokorra azalduz. Iñaki Ruizek, Bedsonline enpresako salmenta-buruak, hotel-brokerren gaia ekarri du hizpidera, eta Samuel Telma Fuentes, Logitravel eta Travel Tool enpresetako kontratazio- eta produktu-burua, turismo produktuak merkaturatzeko garaian atari birtualek eskaintzen dituzten aukerez mintzatu da. Azkenik, Jordi Conejo, Plan B-ko produktuen kontratazioaren zuzendaria, opari kutxei buruz mintzatu da, eta Costa del Sol eskualdeko Turismo Patronatuko kideek azaldu dute zer-nolako eginkizuna betetzen duten kudeaketa-agenteek turismo produktuak merkaturatzeko prozesuetan.

Jardunaldi tekniko horiek BECen egin dira, Expovacaciones azoka egiten ari den lekuan, bertako hitzaldi aretoetako batean. Bilbo Bizkaia markak erakustoki bat dauka azoka horretan. Atzo, azoka zabaldu zen egunean, 1.800 pertsonak bisitatu zuten erakustokia, bertako turismo eskaintza ezagutu zuten eta ondo pasatu zuten bertan programatutako jardueretan.

Asteburu honetan ere eskaintzari eutsiko zaio. Besteak beste, Athleticeko pintxoen dastaketa izango da bihar eta Balmasedako indaba jana igandean. Gainera karaoke eta globoflexia saioak egingo dira, eta bisitariek, fotokromaren bitartez, argazkia egin ahalko dute Athleticek izan dituen futbolari-taldeekin batera, klub zurigorriari buruzko erakusketa ikusi ahalko dute eta euren trebezia erakutsi ahalko dute surf simulagailuan, hainbat zozketatan parte hartzeaz gainera.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa