Hemen zaude:
Asteartea, 2012(e)ko Maiatzaren 15a 12:45
Erakunde biek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute; hitzarmenean ezarritakoaren arabera, Aldundiak zerbitzu hau emateko eta koordinatzeko talde profesionala jarriko du, eta mankomunitateak zerbitzua eskaintzeko behar bezala ekipatutako bulego bat jartzeko konpromisoa hartu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lea Artibaiko Mankomunitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, tratu txarrak edo sexu-erasoak jasaten dituzten eskualdeko pertsonei laguntza zerbitzu bat emateko. Hala, Aldundiak zerbitzua emateko profesionalak jarriko ditu, eta mankomunitateak zerbitzua eskaintzeko behar bezala ekipatutako bulego bat prestatuko du.
Esku-hartzean honako hauek sartuko dira: diagnostikoa eta ebaluazioa egitea, laguntza psikologiko indibidualizatua ematea, kasuen jarraipena egitea, aztertutako kasuak ebaluatzea, beste zerbitzu batzuetara bideratzea (hala behar denean), Lea Artibaiko Mankomunitateko gizarte zerbitzuekin koordinatzea eta jarraipena egitea, txostenak ematea eta hitzaldiak eta konferentziak ematea mankomunitateko gizarte zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak hala eskatzen dutenean.
Zerbitzua emango duen talde profesionalak Lea Artibaiko Mankomunitateak Markinan daukan egoitzan egingo du lan, astelehen eta ostegunetan, 08:00etatik 15:00etara.
Hitzarmena aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta urte bateko epeetarako luzatuko da.