saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

AHALDUN NAGUSIAK KOOPERA REUSING CENTER ZENTROA INAUGURATU DU

Asteazkena, 2012(e)ko Maiatzaren 16a 12:15

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Koopera Reusing Center hondakinen kudeaketa berrian, onura sozialean eta berrikuntza teknologikoan oinarritutako proiektu bat da. Mungian dago eta hainbat objektu berreskuratzen ditu berrerabiltzeko: arropa, osagarriak, oinetakoak, liburuak, jostailuak, aparatu elektronikoak, etxetresna elektriko txikiak, bazarreko gauzak… (Bizkaimediako txosten osoa erantsi da)

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok Koopera Reusin Center planta inauguratu du; “egungo gizarteak daukazan beharrizanen aurrean eraginkortasuna erakusten dauan proiektu bat da” esan du planta honetaz. Jose Luis Bilbaok azaldu duenez, “egunero-egunero, lanean ari gara Bizkaia berrerabilpenaren gizarte bihur daiten, hondakinak murriztearen eta baliabide lez erabiltearen alde egiten dauan gizartea izan daiten”, eta hondakinak murriztearen eta hondakinen sorrera prebenitzearen alde egin du. "Ez dago zaborra ez sortzea bezain zabor-gestio hoberik" esan su.

Koopera Reusing Center Mungian dago eta objektu mota guztiak (arropa, osagarriak, oinetakoak, liburuak, jostailuak, aparatu elektronikoak, etxetresna elektriko txikiak, bazarreko gauzak, etab.) berrerabiltzeko kudeatzea planteatzen duen lehen planta automatizatua da Estatu mailan. “Teknologia berriek lehen lekuan jarriko gaituzte ­–berriro ere– hondakinen kudeaketari dagokionez” esan du Bilbaok.

 
 
 
Aldundiaren logotipoa