saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK EGIN ETA EKIN PROGRAMAKO SARIAK BANATU DITU

Osteguna, 2012(e)ko maiatzaren 17a 12:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

DBHko eta batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzeko programa honen laugarren edizioan Bizkaiko 19 ikastetxek eta 766 ikaslek parte hartu dute.

Irudien galeria

  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (17)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (19)
  • Ikusi irudia osorik: EKIN ETA EGIN (00)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (20)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (01)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (21)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (22)
  • Ikusi irudia osorik: EKIN ETA EGIN (03)
  • Ikusi irudia osorik: EKIN ETA EGIN (04)
  • Ikusi irudia osorik: EKIN ETA EGIN (05)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (23)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (07)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (08)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (27)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (09)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (10)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (28)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (11)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (12)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (29)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (13)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (30)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (14)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (31)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (15)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (16)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (18)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (32)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (33)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (34)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (35)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (36)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (37)
  • Ikusi irudia osorik: EGIN ETA EKIN (38)

Bizkaiko Foru Aldundiak Egin eta Ekin programaren aurtengo edizioko akzesitak eta sariak banatu ditu gaur. Programa horren helburua da DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kultura ekintzailea zabaltzea. Aurten, 19 ikastetxetako 766 ikaslek parte hartu dute 2008an martxan jarri zenetik sendotu eta partaide kopurua gehitu duen ekimen honetan.

766 nerabe hauek 132 proiektu aurkeztu dituzten bi lan-modalitateetan: 84 asmakizun eta 48 negozio-plan. Guztiek bete dute ebaluazio prozesu bat, eta lau akzesit eman dira, bi kategoria bakoitzean, eta sari bat kategoria bakoitzean.

Asmakizunen modalitateko akzesit biak Lauaxeta Ikastolako eta Gernika BHIko ikasleek lortu dituzte. Lehenengoak Asier Etxebarria, Jon Bilbao, Maialen López eta Joseba Alonso dira; “Sensorineitorra” itsuentzako eta ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako sentsorea egin dute. Ander Jiménez, Ander Pérez, Ainhoa Sánchez eta Pello Arriolak lortu dute beste akzesita, “Matinete Maleta” patinete-maletarekin.

Negozio-planari dagozkion bi akzesitak honako hauek eskuratu dituzte: Txomin Agirre ikastetxeko Naia Bedialauneta, Intza San Martín eta Mailen Plazak, “Ecophone” sakelako telefono ekologikoarekin, eta Zunzunegi BHIko Rubén Vázquez, Ismael Aouragh, Mohamed Sidi, Irene Pérez, Iván Elena Bayón eta Carlos Víctor Sauzak, “Sicobombon” bonboi-botikarekin.

Lehiaketa honetan saritutako asmakizuna “Horrela hobeto” da, eta telebistako eta irratiko soinua zeinu-hizkuntzara itzultzeko programa bat da. Egileak Elorrioko Institutuko Maider, Andoni, Ibone, Gorka eta Itsasne dira. Negozio-planaren saria Fray Juan de Zumarraga BHIko Iratxe Agirre, Mikel Fernández, Jon Montero eta Aner Arruabarrenak lortu dute, “Kaiser Katering” ekitaldi ekologikoak antolatzeko planarekin.

Saria lortu duten ikasleen aurrean eta Egin eta Ekin programaren laugarren edizioan parte hartu duten guztien aurrean hitz egin du Ekonomia Sustatzeko diputatua. Imanol Pradalesek nabarmendu du programan parte hartu duten guztiek aukera izan dutela pertsona ekintzaileak izateko iniziatiba hartzeko, haien sormena garatzeko eta negozio plan bat prestatzeko, eta erantsi du, agian, ikasitakoari esker, urte batzuk barru lan egiteko enpresa berri bat sortu ahal izango dutela. “Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ekonomia Sustatzeko Sailak proiektu hori, enpresa berri hori martxan jartzeko laguntza eman diezazuekeela ez ahaztea espero dut”, esan du.

1.781 IKASLE EKINTZAILE

Egin eta Ekin programa martxan jarri zenetik, 1.781 ikaslek hartu dute parte programa honetan. 2008an hasi zen, 126 neraberen parte-hartzearekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren ekimena hasiz joan da lehenengo urte horretatik aurtengo ediziora arte, bai partaide kopuruari dagokionez, bai aurkeztutako proiektu kopuruari dagokionez (guztira, 318).

Egin eta Ekin DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat da; hainbat fase ditu eta programan parte hartuko duten irakasleen prestakuntzarekin eta aholkularitzarekin hasten da.

Aholkularitzak dirauen bitartean, ikasleek gaitasun pertsonalak garatzeko tailerretan parte hartzen dute: kudeatzeko gaitasunak, gaitasun sozialak, gaitasun pertsonalak eta emozionalak, eta enpresa-gaitasunak lantzen dituzte. Enpresa arloko oinarrizko printzipioak ikasteko tailerretan ere parte hartzen dute, eta honako hau lantzen dute: marketina, antolaketa, finantziazioa eta ideiaren garapena (produktua edo zerbitzua).

Programaren barruan, enpresak bisitatzen dituzte eta hitzaldi-solasaldiak egiten dituzte enpresen arloko pertsonekin. Amaitzeko, proiektua sortzen dute: asmakizun bat (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak) edo enpresa-praktika bat (DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoak).

Horretarako, ikasleek enpresa-simulatzaile bat eta ekintzailetzari buruzko panel bat dituzte, teknologia berriak aplikatuta, tailerretan landutakoa erabili ahal izateko.

Proiektu horiek programa amaitzeko egiten den lehiaketara aurkezten dira.