Hemen zaude:
Osteguna, 2012(e)ko Maiatzaren 17a 13:11
Ugasko-Txorierri eta Salbe-Txorierri Artxandako tunelak itxita egongo dira igandetik ostegunera, lau astez, maiatzaren 20tik ekainaren 6ra bitartean.
Artxandako tuneletan segurtasunerako instalazio berriak eta hobeak jartzeko egiten ari diren lanen ondorioz itxiko dira trafikorako. Lan horien helburua da segurtasun-sistemak Bizkaian indarrean dagoen tunelei buruzko araudira egokitzea.
Tunelak gaueko hamarretatik goizeko seietara itxiko dira, datorren igandetik (maiatzaren 20a) ekainaren 6ra bitartean, igandetik ostegunera.
Bizkaiko Foru Aldundiak aukerako ibilbide hauek finkatu ditu ibilgailuentzat: BI-604 Bilbo-Asua errepidea eta BI-631 Bermeorako errepidea.
Tunelen itxiera behar bezala seinaleztatuko da Txorierriko korridorean, noranzko bietan.